Haur intersexualei genitalak mutilatzea debekatu dadila eskatu dute

  • Intersex Ikusgaitasunaren Eguna baliatu dute pertsona intersexualen errealitate ezezaguna bistaratzeko eta oraindik ere ume intersexualetan beharrezkoak ez diren kirurgia ez-baimenduak eta tratamendu hormonalak orokortuak daudela salatzeko.


2022ko urriaren 26an - 11:33

Kalkulatzen da herritarren %0,05 eta 1,7 artean dela intersexuala –ideia bat egiteko, Espainiako Estatuan 400 bat ume intersexual jaiotzen dira urtero– eta kasuistika anitza eta konplexua den arren, intersexualitatea atzematen dioten haur ugarik benetako infernu medikua bizi du: 18 hilabeteak bete aurretik ebakuntza egin ohi diete, sarri kirurgia genitala, bi sexuetako batera egokitzeko. “Mutilazio genital hauek oso-oso larriak dira eta sozialki izendatutako ezaugarri fisiko eta sexual femenino eta maskulinoetara, binarismo horretara, egokitzeko egiten da”, salatu dute LGTBI kolektibotik. Esku-hartze hauek umearen lehenengo hilabeteetan egiten dira gainera, pertsona horri sexualitatea definitzeko aukerarik eman gabe. Nerabezaroan, benetako talkak eman daitezke: adibidez, obarioak zirenak testikulutzat hartu eta horren araberako esku-hartze medikua egin bazaio, gazte horri hilekoa jaitsiko zaio.

Nazio Batuek haurren torturatzat jotzen dituzten mediku-praktikak dira eta Espainiako Estatuan urtero 30-40 haur inguru dira praktika horien biktima

Ildo horretan, Euskal LGTBI+ Behatokiak adierazpen bat sinatu du, nazioarteko beste hainbat erakunderekin batera, “debeka ditzaten medikoki beharrezkoak ez diren kirurgia ez-baimenduak, tratamendu hormonal behartuak eta bizitzeko beharrezkoak ez diren eta atzera bueltarik ez duten beste esku-hartze mediko inbaditzaile batzuk adingabeengan, eta horiek guztiak delitu-egintzatzat har ditzaten”. Nazio Batuek haurren torturatzat jotzen dituzten mediku-praktikak dira eta Espainiako Estatuan urtero 30-40 haur inguru dira praktika horien biktima.

Intersexualitatea despatologizatzea eta "pertsona intersexualek jasaten dituzten giza eskubideen urraketa larriak" ikertzea ere eskatu dute.

EAEko panorama

“Europako Kontseiluko Giza Eskubideetarako komisarioak errealitate intersexualak juridikoki aitortzeko eta esku-hartze medikoak baztertzeko eskatu zuen, autodeterminazio-eskubidea eta osotasun fisikoa urratzen baitituzte. Planteamendu horiek oraindik ez dira onartu Euskal Autonomia Erkidegoan, ez eta kontuan hartu ere”, gogoratu du Behatokiak.

Oro har, ezezaguna da intersexualitatea, eta hermafroditismoarekin edota transexualitatearekin nahastu izan da.  Badira pertsonak anatomia intersexuala dutenak eta jakin gabe bizi direnak.

Oro har, ezezaguna da intersexualitatea, eta hermafroditismoarekin edota transexualitatearekin nahastu izan da. Pertsona intersexuala izateak esan nahi du ezaugarri maskulino eta femeninoak izatea, esaterako anbiguotasuna genitaletan. Aipatu moduan, baina, kasuistika oso zabala da, berrogei bat diagnostiko ezberdin ezagutzen dira intersexualitatearen barruan, eta beti ez da atzematen, badira pertsonak anatomia intersexuala dutenak eta jakin gabe bizi direnak.

Kontua da ezezagutza hori osasungintzaren arloan ere badela, LGTBI kolektiboak salatzen duenez, eta horregatik aldarrikatzen dute ikusgaitasun handiagoa, tartean hezkuntzan eta sexu heziketan errealitate hau sakonago jorratu dadila.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexualitatea
Bizipoza: aniztasun funtzionala, kulturala eta sexuala bistaratzen eta lantzen

Izaera berezia duten elkarteak eta behar bereziak dituzten haurren familia-elkarteak biltzen ditu Bizipozak, 38 denera. Familia horien errealitatea ikusarazi eta bertatik bertara ezagutzeko asmoz, jaia egingo dute apirilean. Unitate didaktikoak eta material pedagogiko ugari ere... [+]


LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Bi eraso homofobo salatu dituzte Gipuzkoan

Soraluzen Señora Bertso egunean eta Tolosako Inauterietako Zaldunita gauean bi eraso homofobo izan direla salatu dute.


Trans legearen erreformaren harira, Ekai Lersundiren aitak: "Egun berezia da Ekaik nahi zuena lortzeko"

Lege honek oztopoak kendu eta aitortza legala izatea “berebizikoa” dela adierazi du Naizen elkarteko Bea Severrek. 


EAEko Trans Legearen erreforma onartu dute

Osasunean, hezkuntzan eta lan eremuan eragingo du erreformak, eta pertsona ez binarioak eta intersexualak kontuan hartuko ditu.


Eguneraketa berriak daude