Stellantis multinazionalak Mecaner lantokia itxi eta 148 behargin kalean utzi ditu Urdulizen (Bizkaia); horren aurrean, "Mecaner Herriarentzat" alternatiba ekosoziala sortu dute hainbat eragilek. LAB sindikatuko Iraide Juaristik eta Jauzi Ekosozialeko Aitor Gallastegik azaldu dute zertan datzan.
2023 irailetik gaur egun arte nola bizi izan duzue Mecaner enpresaren aldeko borroka?
Iraide Juaristi: Hasieratik izan dugu argi Mecaner Stellantis multinazionalaren parte dela, eta ixtearen erabakia berea zela. Azken urteetan irabaziak ematen egon den enpresa bat izan da Mecaner, beraz, itxieraren helburua produkzioa deslokalizatzea izan da. Hala, kontziente izan gara Euskal Herrian dugun araudiak posible egiten duela inongo arrazoi ekonomiko barik EEEak egitea. Ondorioz, 148 langileen kaleratzea gertatu da. Hasieratik salatu dugu araudi hori aldatu beharra dagoela, horrelako egoerak etorkizunean errepikatuko direlako. Itxieraren mehatxu batetik etorkizunerako aukera bat sortu nahi izan dugu mugimendu sozial eta ekologistekin batera.
Aitor Gallastegi: Proposamen ekosoziala aukera bezala ikusi genuen langile borroka eta ekologismoa elkartzeko, askotan biak kontrajarrita irudikatzen direlako. Izan ere, trantsizio ekologikoa martxan dago, eta ekologismotik ere langileen eskubideak babestu behar ditugu, bi borroka hauek uztartuz trantsizio ekosoziala lortzeko. Stellantisek trantsizioa bultzatzeko diru-laguntza handiak jaso dituen arren, langileen proposamenari uko egin eta fabrika ixtea erabaki du, argi utziz trantsizioaren lidergoak duen garrantzia.
Proposamen ekosoziala aurkeztu eta gero ere, Stellantisen erantzun hau espero zenuten?
Juaristi: Stellantis Euskal Herri eta Uribe Kostarekin inongo loturarik ez duen multinazional bat da. Berdin zaio produktuak hemen, Txinan edo Turinen ekoitzi. Egia da espero genuela instituzioetatik beste jarrera bat egotea. Bidelagun asko izan ditugu, eta instituzioen partetik eskertzekoa da, adibidez, Urdulizko Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateak eduki izan duten jarrera. Baina industrian eta ekonomian eskumenak dituzten Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak ez digu inongo laguntzarik eskaini. Uste dugu euren ardura politiko horri bizkarra eman diotela eta ez dutela asumitu bere gain zegoen papera.
Itxieraren ostean zein da beharginen egoera?
Gallastegi: 148 langileak kaleratu dituzte azkenean. Bakoitzak bere egoera propioa bizi du: batzuk beste lan batera joan dira eta beste batzuk langabezian daude edo jubilatzeko zorian.
Juaristi: Azkenean, kaleratu horiek izen-abizenak dituzte, eta egoera oso larria da. Baina guretzako garrantzitsua da ere mahai-gainean jartzea pertsona horiek kaleratzeaz aparte lanpostu horiek suntsitu dituztela. Etorkizuneko lagunek ez dute sarbiderik izango horietarako eta beste postu prekarioago batzuetara joan beharko dira. Uribe Kostan kalitatezko lanpostuak suntsitzen ari dira.
Zein dinamika hasi duzue orain?
Gallastegi: Beste elkarte batzuekin harremanetan hasi ginen eta borroka soziosindikala delakoa hasi dugu Mecaner Herriarentzat dinamika berrian. Helburu nagusia da ekoizpena eta lanpostuak berreskuratzea eta egingo den hori trantsizio ekosozialera bideratuta egotea. Hau da, proposamen produktibo, ekosozial eta justu bat izatea, eskualdearekin eta etorkizuneko benetako beharrekin lotura duena. Horrekin batera, hiru azpi-helburu ditugu: fabrika jabego publikokoa izatea, eta horretarako beharko genuke Mecaner Herriarentzat-ek zilegizko hizketakideak izatea; gizartea aktibatzea trantsizio ekosozialaren aldeko giro bat sortzeko eta hirugarren hanka litzateke proposamen parte-hartzaile bat zabaltzea.
Juaristi: Gure baieztapena da jada trantsizioa ematen ari dela kapitalismoaren logika batetik eta Stellantis bezalako multinazionalek gidatuta. Hala, guk nahi dugu benetako trantsizio bat izatea, justua eta jasangarria izango den ehun produktibo bat izateko. Behetik eraikitako trantsizio bat izan behar da, herritarren parte-hartzearekin egindakoa. Lehentasuna fabrika berreskuratzea da, badakigulako Stellantisek Mecaner zena likidatu nahiko duela eta enpresa bera saldu. Mecaner "zabortegi" bat edo beste megaproiektu industrial bat bihurtzea saihesteko guk erosketa publiko bat egotea eskatzen dugu.
Zenbat partaide daude momentu honetan dinamikaren barruan?
Juaristi: Langile batzuk, LAB eta ESK sindikatuak, Jauzi eta Gune Ekosoziala eragile ekologistak eta beste eragile batzuk. Eremu instituzionaletik Urdulizko eta Uribe Kostako beste udal batzuen parte-hartzea ere badago.
Beraz, zein esango zenukete dela orain zuen erronka handiena?
Juaristi: Esan bezala, aldez aurretik fabrikaren jabetza publikoa behar dugu, gelditzeko Stellantisek eduki ahal dituen plan horiek eta Mecanerren etorkizuna Urdulizen egoteko. Guk planteatzen duguna da erabaki hori prozesu parte-hartzaile baten bidez eta trantsizio ekosozialaren logikan hartzea. Beraz, erosketa publikoa da gure erronka handiena. Horretarako eskumenak dituzten instituzioei, Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari, hori exijitzen ari gara.
Hala iragarri dute langileek ostegun arratsaldean Laudion eginiko mobilizazioaren amaieran.
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]
Greba eguna da gaurkoa Ipar Euskal Herrian zein Frantziako Estatuan. "Dena blokeatzeko" mobilizazioaren kari, 50 bat lagunek ekintza bideratu dute Miarritzen, Hotel du Palais luxuzko hotelaren atarian. Bi lagun atxilotu ditu Poliziak.
Laudioko fabrikako jardunaren zati bat tokialdatu nahi du zuzendaritzak, 39 behargin kaleratuz.
"Erronka izugarria" duen mahaia jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak, 50 bat eragilerekin: eskola segregazioa gainditzeko neurriak adostea. STEILAS eta ELA sindikatuek ez dute parte hartu; Jaurlaritzak oinarri dituen politikek segregazioa betikotzen dutela diote.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Greban dira Benito Menni egoitzako langileak joan den abuztuaren 25etik, irailaren 8ra bitarte. Hermanas Hospitalarias enpresak agindutako kaleratzeen eta unitate itxieren aitzinean, Nafarroako Gobernuak ez duela arduratsuki jokatzen ari salatu dute.
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu