Ezkerraldeko ontzigintzaren alde ehunka pertsona mobilizatu dira

  • Urtebete baino gutxiagoan Sestaoko La Naval ontziolaren aldeko bigarren martxa egin dute Ezkerraldeko bizilagunek. Enpresari lan karga eman dezaiotela eskatu dute langileek, martxoan entregatuko baitute oraingoz eskatu zaien azkeneko ontzia.


2014ko otsailaren 27an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
La Naval ontziolako langilea: “Datorren astean eraikitzen ari garen azken itsasontzia entregatuko dugu, eta ez dago agendan enkargu berririk” (Arg: Europapress)

Hilabeteak dira lehenengo abisua eman zutela, baina "ez da ezer aldatu". Datorren hilean azkeneko ontzia amaituta, Sestaoko ontziolan "ez da beste egitekorik egongo".

“Datorren astean eraikitzen ari garen azken itsasontzia entregatuko dugu, eta ez dago agendan enkargu berririk”, baieztatzen du langileetako batek. “Egoera larria da, zortzi EEE eduki ditugu azken lau urteetan” azaldu dio beharginak Herrikolore webguneari.

Ontziolak, lantegiaren momentu gorenenean, 4.000 lanpostu zuzen eta 12.000 zeharkako eskaini izan zituen.

Ezkerraldeko industrializazioaren sinbolo historiko izan den ontziolako langileek konponbide eraginkorrak exijitu dituzte, eta instituzioak aktiboki inplikatu daitezela eskatu dute.

“La Naval beti izan da etorkizundun ontziola, Ezkerralderako lana sortu izan duena, eta horrela izaten jarraitu dezan lan karga ematea ezinbestekoa da” baieztatu du ontziolako bozeramaileetako batek.

Sestaoko ontziolatik Santurtziraino iritsi den martxan, eskualdeko udal guztietako ordezkarien babesa eta parte hartzea izan dute La Navaleko Langileek.

Amagoia Bereziartua Sestaoko EH Bilduko zinegotziari elkarrizketa egin diote Info7-ko Kalegorrian saioan. Bereziartuak La Navalen egoera “lazgarria” dela esan du. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ontzigintza
2021-03-10 | ARGIA
La Navalen likidazioa beste urrats bat da Ezkerraldeko desindustrializazioan, ELAren ustez

ELAk salatu du La Navalek jasan duen desegite eta likidazioa, eta berentzat, amaiera ez da ezustekoa. "Gasteizko Gobernuaren industria-politika ez da existitzen, eta Ezkerraldea desindustrializatzen ari da", adierazi dute.


Euskaldunaren kolapsoa

Abenduaren 1ean, duela 35 urte, Euskaldunako langileen emazteek 24 orduko itxialdia egin zuten. Itzaleko borroka horren lekuko da Nosotras las mujeres de Euskalduna dokumentala. Euskaldunako beharginek egunak zeramatzaten poliziari ahal zuten guztiarekin aurre egiten... [+]


2019-03-05 | ARGIA
La Navaleko 173 langileak kaleratu ditu epailearen ebazpenak

Sestaoko (Bizkaia) ontziolako enpresa zuzendaritzak jakinarazi duenez epaitegiak igorri du ebazpena, zeinaren arabera langileak La Navaleko behargin izateari utzi dioten otsailaren 28az geroztik.


Arcelorrek zazpi eguneko lan-erregulazio plana iragarri du 2019rako

Espainiako Estatuko lau lantegitan eragingo du; tartean, Etxebarrin eta Lesakan. Datorren urtarrilean, otsailean eta martxoan izango da.


"Prestige"-ren hondamendiak 1.500 milioiko kalte ordainak izango ditu

Inoizko hondamendi ekologiko handiena eragin zuen gertakariaren auzia erabat amaitu dela adierazi du Gorenak. Espero baino hiru aldiz gehiago da kalte ordainen zenbatekoa.


Eguneraketa berriak daude