ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea
Igandean jarraitu emaitzak zuzenean 21:00etatik aurrera

Ezkabako presoen aurtengo omenaldian emakumeak izango dira protagonistak

  • Txinparta-Fuerte San Cristobal elkarteak “familien ardura hartu, gizonak lagundu eta bestelako errepresioak jasan zituzten emakumeak” oroitaraziko ditu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko maiatzaren 17a - 10:33
2019ko Ezkabako omenaldia.

2022an EH Bilduk eta Espainiako Gobernuak Ezkaba frankismoko gotorlekua oroitzeko gune bihurtzeko adostu zuten, San Kristobalen 1938ko ihesaldi masiboan fusilatutako 207 presoak omentzeko eta igandean erdietsitako akordioaren ondorengo lehenengo omenaldia antolatu dute. Txinparta-Fuerte San Cristobal Elkarteak 1934 eta 1945 bitartean bertan giltzapetuta egon ziren presoei urtero antolatutako omenaldia egingo du asteburuan. Aurten, "oso egoera zailetan familien ardura hartu behar izan zuten, preso zeuden gizonen laguntza eta babesa izan ziren eta kartzela zein errepresio mota ezberdinak jasan behar izan zituzten emakume guztientzako oroigarria" eskainiko dute.

Omenaldira botila bat mezu, marrazki, poesia edo lore batekin eramatera dei egiten du elkarteak, izan ere, ekitaldia amaitzean “gurea ez den beste botila bat eramango dugu” Halaber, nahi duenak Txinpartara bidali ahal izango ditu mezuak elkartearen blogean partekatu daitezen, “partekatutako memoriaren hariak gurutzatzeko”, adierazi dute.

Igandean Ezkabako hitzorduaz gain, ekitaldiak antolatu dituzten larunbatean. Ostoki Gizarte Etxean, arratsaldeko 19:00etan, Eva Abad Castellar eta Irene Abad Buil zuzendarien Fuimos mujeres de preso dokumentala eskainiko dute eta bertan izango dira filmaren egileak.


Oroimen historikoa kanaletik interesatuko zaizu...
Hondarribiko Asturiagako segadan eraildakoak omenduko dituzte larunbatean

Larunbatean 49 urte beteko dira Espainiako poliziak eta Guardia Zibilak Jose Luis Mondragon eta Roke Mendez Asturiaga hondartzan hil zituztenetik. Omenaldia egingo dute hondartzan.


Klaus Armbruster, Humbert Brieden eta Huberto Wolf
"Tubacexeko grebak oihartzuna izan du Alemaniako ezkerreko prentsan"

Astebete igaro dute  Euskal Herrian Humbert Brieden eta Huberto Wolf-ek, Baskale elkarteak antolatutako bisita batean. Elkarte horretako kidea da Klaus Armbruster. Hannoverko memoria historikoko taldeko eta Ver.di sindikatuko kideek hartu dute parte bidaian. Memoria... [+]


Atzoko krimenak ahaztuta, gaurko gerrak nola saihestu?

Gernikako bonbardaketatik harago, Alemanian apenas daukate Kondor Legioak 1936ko Gerran herritarrak sarraskitzen izandako parte hartzearen berri. Carmela Negrete kazetariak kontatu du oroimen falta hori Contexto aldizkarian. Halako zorrak kitatu gabe, nola saihestuko dugu gaur... [+]


Eguneraketa berriak daude