“Azkenean, ez ditugu etsaien hitzak gogoratuko, adiskideen isiltasuna baizik”
Martin Luther King
“Mesedez! Ezin dut arnasarik hartu! Tripako mina dut, eta lepokoa! Gorputz osoko mina! Horrela hil egingo nauzue!”. George P. Floyd-en azken hitzak izan ziren. Maiatzaren 25ean izan zen, Minneapolisen (AEB). 46 urte zituen, eta afroamerikarra zen. Kalean, lurrera bota zuten eta Poliziako agente batek belaunarekin lepoa zapaldu zion bederatzi minutu luzez, asfixiatuta hil zen arte. Bere delitua: denda batean 20 dolarreko billete faltsu batekin ordaintzea.
Zoritxarrez, ez da kasu isolatu bat. AEBetako ordenaren baitako adibide txiki bat baizik, urte luzez urtero gertatzen den zerbaitena. Hala, erailketa hori salatzeko protestetan, beste hainbat pertsona ere tirokatuak eta hilak izan ziren… Eta handik gutxira, abuztuaren 23an, Wisconsin-en, Jacob Blake, 29 urteko afroamerikarra, bere hiru seme-alaben aurren eraila izan zen, poliziak bizkarretik zazpi tiro bota ostean. Etxeko iskanbila bat medio, bere bikotekidearekin eztabaidatu eta haren kotxera sartzera zihoala…
2014ko uztailean, New Yorken, Eric Garner-ek ere Floyd-en esaldi berdina esan zuen, polizia batek eskuekin lepoa estutzen zion bitartean. 20 segundoz horrela eduki ostean eman zuen azken hatsa. Bere delitua borroka batean parte hartzea eta zigarro ilegal batzuk saltzea izan zen. Eta noski, afroamerikarra zen. Handik gutxira, Eric ito zuen polizia aske utzi zuten, kargurik gabe, epaitegietan. Urte luzez urtero gertatzen denaren beste adibide bat.
Ameriketako Estatu Batuak eredutzat hartzen dituzte milaka pertsonek munduan zehar. Baina zeren eredu? Osasun eta hezkuntza sistema publiko sendo batena? Aukera berdintasuneko gizarte batena? Baliabideen banaketa justu batena? Askatasun eta eskubideen herrialde batena? Ezezkoan nago ni. Euren alde positiboak ukatu gabe, garbi dago sistema bezala akats eta hutsune handiak eta larriak dituztela, ezinbestekoak diren arloetan. Arazo horietako bat da arrazismoarena eta horri lotutako polizia indarkeriarena.
"Zenbat balio du pertsona baten bizitzak? Desberdin balio al du batzuenak edo besteenak? Zenbat mailatako pertsonak daude?"
Arrazakeria eta jazarpena alor guztietan (gizarte, hezkuntza, epaitegi, legedi, lan mundu, enpresa, aginte organo, komunikabide) eta jaiotzen zaren unean bertatik, txiki-txikitatik. Eta horrela urte, mende luzeetan zehar, aurrerapenak aurrerapen eta agintean errepublikanoak edo demokratak egon.
Indarkeria askoko gizartea da AEBetakoa. Eta horretan eragin zuzena dute bertan armak eskuratzeko dagoen erraztasunak eta aipatu gizarte desberdintasunek. Urtero 15.000 hilketa ematen dira; espetxetan 2,2 milioi pertsona daude preso (hainbat proba finkorik gabe) eta beste lau milioi behin-behineko askatasunean; Poliziak 1.000 pertsona inguru hiltzen ditu urtero, horietatik gehienak arraza beltzekoak; eta noski, polizien %77 zuriak dira eta erailketa horiengatik ia inork ez du zigorrik jasotzen. Beltzek poliziak erailak izateko zuriek baino 3 aldiz probabilitate handiagoa dute.
Zenbat balio du pertsona baten bizitzak? Desberdin balio al du batzuenak edo besteenak? Zenbat mailatako pertsonak daude? Biktima batzuen minak besteenak baino gehiago mintzen al du? Zergatik batzuk errugabe dira kontrakoa probatu artean, baina beste batzuk errudun aurkakoa probatu arte?
Arrazismo sistematiko horren ondorioz, poliziaren indarkeria betikoen aurka zuzentzen da. Eta herritar guztiek finantzatzen dute biolentzia hori. Nor da beraz Poliziak egindako hilketen erantzule? Belauna jarri edo tiroa bota duen agentea? Edo hori horrela egiteko agindua ematen duen polizia burua? Edo hori baimentzen, estaltzen duen presidente edo ministroa? Eta ekintza horiek nolabait justifikatzen saiatzen diren komunikabideak? Edo erantzuleak errugabe izendatzen dituen epailea, bide batez hilketa hauek legezkotzat joz? Nolatan jasotzen du zigor handiagoa hilketak salatzeko protestetan harri bat jaurti duenak hilketa egin duenak baino?
Zoritxarrez, halako egoeren berri izateko, ez dago hain urrutira joan beharrik. Estatu frantsesean, 2016an jatorri afrikarreko Adama Traore 24 urteko gaztea asfixiatuta hil zen polizia etxe batean. Estatu espainiarrean, 1999tik 571 polizia indarkeria eta arrazismo kasu antzeman dira, baina soilik lau agente izan dira zigortuak. Eta Euskal Herrira begiratuz gero, 2016an Iruñeko polizia etxean hil zen Elhadji Ndiaye senegaldarraren kasua argitzeke dago, eta baita 2012an Ertzaintzaren pilotakada batek Bilbon erail zuen Iñigo Cabacas gaztearena ere. EAEn bakarrik, 1960-2013 artean, 94 pertsona erail zituen poliziak.
Hori guztia ikusita, non daude hainbestetan entzuten ditugun etika eta giza eskubideak? Nola hitz egin bakeaz edota zibilizazioaz? Zer egin dezakegu hau dena aldatu eta iraganetik datorren orban handi hori behingoz gainditzeko? Denbora eramango du horrek, baina argi izan behar dugu gizarte edota norbanako bezala ezin garela isilik geratu. Ezin dugu aipatu hilketetako bakar bat ere ontzat eman, normaltzat jo. Horrela eginez gero, konplize bilakatuko baikinateke. Jarrera kritiko eta zorrotza ezinbesteko da arrazakeriaren, polizia indarkeriaren eta erantzuleen zigorgabetasunaren aurrean. Angela Y. Davisek esan zuen bezala: “Gizarte arrazista batean, ez da nahikoa arrazista ez izatea, arrazakeriaren aurkakoa izan beharra dago”.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]