“Ez gaituzte isilduko” dio bizi osoko kartzelara kondenatutako ekintzaile sahararrak Euskal Herritik


2013ko martxoaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hassana Aalia ekintzaile sahararrak Euskal Herrian izan zuen bizi osoko zigorraren berri (argazkia: Pedro Menendez / Diagonal).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hassana Aaliak 24 urte ditu eta harritu egin zuen bizi osoko kartzela zigorraren albisteak, delitu berarengatik epaitu eta aske utzi baitzuten lehenago. “Ez nekien bizi osoko kartzela zigorrak zer esan nahi zuen ere. Abokatuek uste zuten ezinezkoa zela delitu berarengatik berriz epaitzea eta, gainera, ni bertan egon gabe”.

Epaiketa politikoa izan da Hassanaren ustez. “Kondena hauen helburua sahararren artean beldurra zabaltzea da. Hala ere, emaitza justu kontrakoa izan da, manifestazio gehiago egiten ari dira orain eta gure askatasun irrika hazi egin da. Ez gaituzte isilduko”.

Atxilotuta eduki zutenean gorriak pasa zituela ere kontatu du elkarrizketan: “Torturatu egin ninduten. Odolez betetako gela batean egon nintzen, jendarme marokoarrek esan zidaten nire adiskideen odola zela”.

Epaiaren ondoren Saharara itzultzeko aukerarik ez daukala ikusirik eta estradizio arriskua eduki arren, borrokan jarraitzeko asmoa daukala adierazi du: “Presoen senideek eskatu didate hemen geratzeko beraien alde borrokan eta horixe egingo dut”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Mendebaldeko Sahara
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!