“Agian larrialdi egoera bat beharrezkoa izan daiteke desobedientzia zibilari tokia aurkitzeko, ez soilik gure hizkuntza politikoan, baizik eta gure sistema politikoan ere. Larrialdi egoera bat egiazki hurbil dago herrialde bateko erakundeek modu egokian funtzionatzeari uzten diotenean eta autoritateak bere boterea galtzen duenean” –Hanna Arendt, Desobedientzia zibila (1971)–
Joan den martxoaren 14an Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen, gurasoei haurrak 24 orduz etxean giltzaperatzeko aginduz. 14 urtetik beherakoentzako itxialdia sei astez luzatu zen. Umeek etxean geratu behar zuten agintariek oinarrizkoak ez diren milaka langile beraien lanpostuetan mantentzen zituzten bitartean. Guzti hori, haurrak koronabirusaren “transmisio bektore” handiak zirela baieztatzen zuten suposizio eta zurrumurruen artean. Azkenik kalera irten ahal izan zutenean, ezin izan genuen familian irten. Haurrentzako parkeak itxita zeuden; parkimetroak martxan.
Italiarra izan ezik, Europan ez zen egon haurrei hain neurri gogorrak ezarri zizkien gobernurik. Adibidez, Frantziako Estatuak herritar orori ordubetez irteteko aukera eman zion, baita okerren zeuden eskualdeetan ere, Paris eta Grand Est kasu (bigarren itxialdi bati begira ere bermatu egin du aukera hau).
"Gobernu zentral eta autonomikoek, udalekin eta mugimendu sozialekin batera (entzun eta isil, baiezko borobil), pertsona, familia eta elkarbizitza unitate ororen egunero kalera irteteko aukera bermatu behar dute. Bestela, kontzientzia-objekzio, intsumisio eta, agian, desobedientzia zibilaren garaietan sartuko gara berriz ere"
Martxoaren 24an argitaratutako artikulu batean, Gizarte Arloko Presidenteordetzako “bozeramaile” batek ondorengoa baieztatu zuen: “Esaterako, 4 urtetik beherako umeak gurasoetako batekin irtetea baimenduko bagenu, bi milioi pertsona leudeke kalean eta honek onartezina deritzogun arrisku egoera berri bat suposatuko luke” (El País, 2020-03-24). Hilabete batzuk geroago, Sebastian Walshek, osasun publikoan aditua den Cambridge Unibertsitateko ikerlariak, “arriskuen” kudeaketa hau herrialde bakoitzak nola “xahutu” erabaki behar duen “interakzio sozialen aurrekontu bat” bezala deskribatu zuen. Adibidez, “zati bat umeak eskolara bueltatzeko erabiltzen badugu, ezin izango dugu rock kontzertuetarako baliatu” (elDiario.es, 2020-06-06). Ematen du estatuko osasun sistemak urte luzez pairatutako pribatizazio eta murrizketek, gobernuaren erantzun berantiarrarekin batera, oso aurrekontu murritza utzi zutela. Horrela, oinarrizkoak ez diren langileak euren lanpostuetan mantentzeko eta hamar egunez ere gelditu ezin den sistema ekonomikoari eragindako kalteak minimizatzeko, haurren paseoetan ere aurreztu behar izan zen.
Espainiar erako konfinamendu hau, neurri baten behintzat, bi aldagai errazekin azal daiteke. 2017ko datuen arabera, Espainiak 297 ospitale ohe zeuzkan 100.000 biztanleko, titulartasun pribatuko oheak ere kontutan hartuz. 2008an kopuru hori 320koa zen, eta 2000 urtean 365ekoa. OMEk 800 eta 1000 ohe bitartean edukitzea gomendatzen du, kopuru hori Alemaniak soilik betetzen duelarik, 800ekin, Europako batezbestekoa 504an dagoen bitartean (El Salto, 2020-03-14). Hala ere, Eurostat-en 2017ko datuen arabera, Espainiako Estatuan 360 polizia daude 100.000 biztanleko, Europako batezbestekoa 326koa den bitartean; Alemaniak 299 ditu (Arainfo, 2020-03-27).
Gauzak horrela, nahiz eta haurren osteratxoetan aurreztu eta konfinamendua terrore informatiboz eta milaka isunekin ondu izan, martxoaren 30ean, erkidego asko kolapsotik gertu izanda, gobernuak oinarrizkoak ez diren jarduerak bertan behera utzi zituen apirilaren 9ra arte.
Haatik, dekretuaren edukia ezagutu bezain laster, kapitalismo industrialarekiko estatuaren sumisioaren defendatzaile sutsuak diren EAJ-k eta Eusko Jaurlaritzak, agintearen aurka irauli eta presioa egin zuten langileak beraien lanpostuetan mantentzeko zirrikitua aurkitu arte. Horrela, gure seme-alabak etxean gelditzera behartuta zeuden bitartean, Q gure bizilaguna egunero joan zen lanera, armak fabrikatu eta esportatzera dedikatzen den enpresa batera (epidemian zehar Yemen bonbardatzeari utzi ez dion Saudi Arabia euren ohiko bezeroetako bat da).
Alarma egoera altxatu ondoren, ekainean gobernu zentralak erkidego autonomoei transferitu zien epidemiaren kudeaketa. Azken hauen gehiengoak, maskara kalean uneoro erabiltzea bezalako neurri arbitrarioak elkarri kutsatzeaz gain, osasungintza eta batez ere lehen mailako arreta indartzerakoan (Pedro Sánchez-en kabinetearen isiltasun agian konplize edo agian interesatuarekin), zuhurkeriatan ibili ziren, eta gizartea jo zuten erruduntzat. Azken finean, herritarrak erruduntzat jotzen badituzu ez dizkiozu gizarteari kontuak zertan eman behar.
Udazkenean sartuta, ospitaletako okupazioaren gorakadaren aurrean, urriaren 25ean gobernuak alarma egoera berri bat ezarri zuen, oraingo honetan atribuzio batzuk autonomia gobernuen eskuetan utziz. Asteazkenean, 28an, El Correo-ren azaleko titularrak ondorengoa zioen: “Eusko Jaurlaritzak berriz etxe konfinamenduak aginduko ditu hartu berri diren neurriek huts egiten badute”. Hurrengo egunean, Larrialdietako Koordinatzaile den Fernando Simónek hau baieztatu zuen: “Gero eta neurri gutxiago dauzkagu hartzeko konfinamenduaren aurretik”. Ez batak ez besteak ez dute argitzen zein konfinamendu mota edo graduri buruz ari diren.
Neurriak neurri, gogoratu beharra dago soberan frogatua dagoela koronobirusak umeengan duen eragin eskasa, baita erabat baztertuta dagoela «transmisio bektore» arriskutsuak direla ere. Gainera, jakina da kalean kutsatzearen arriskua baxua dela. Horregatik, haurrak berriz etxean erabat giltzapetzeak ez duela inolako justifikaziorik deritzogu. Gobernu zentral eta autonomikoek, udalekin eta mugimendu sozialekin batera (entzun eta isil, baiezko borobil), pertsona, familia eta elkarbizitza unitate ororen egunero kalera irteteko aukera bermatu behar dute. Bestela, kontzientzia-objekzio, intsumisio eta, agian, desobedientzia zibilaren garaietan sartuko gara berriz ere.
Kalean ikusiko dugu elkar.
(https://haurrenitxialdirikez.wordpress.com webgunean testu honi atxikimendua agertzeko aukera eskaintzen dugu, baita jada emandako sinadurak ikustekoa ere)
*Idatzi hau sinatzen dute Maider Lópezek, Ander Berrojalbizek, eta beste 99 lagunek
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]
Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]
Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]
Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]
Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]
2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.
Horri gehitu behar... [+]
Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.
Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]
Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]
Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]
Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!
Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]