Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak, Bego Atxa Sareko kideak, Michel Berhokoirigoin Bakegileak eta Anaiz Funosas Bake Bidea plataformako ordezkariak agerraldia egin dute Donostian urtarrilaren 3an. Urtarrilaren 11ko mobilizazioen xehetasunen berri eman dute. “Baionan ‘Ez dezagun historia errepikatu’ lelopean kalera irtengo gara Parisekin eztabaida berrabiatzeko. Biarritzen Makron presidenteak esandakoak oroituz “Ez dugu historia errepikatu behar, lagundu behar da”. Horregatik aurten Baionan gazteenek lelo hau daraman pankarta eramango dute”.
Hara prentsaitzenekoan egin adierazpenak:
“Lehenik eta behin, euskal presoen senideei esan nahi diegu Bilbo eta Baionako manifestazioan batuko diren milaka eta milaka lagunen babesa dutela, oraindik orain indarrean den urrunketa politika krudelaren aurrean. Gaur bertan, ordu batzuen buruan, ehundaka senide eta lagunek errepidera jo beharko dute berriz ehundaka edo milaka kilometrora urrunduak diren euren senide presoak ikusteko.
Bigarrenez, esan; Batetik, Bilbon kalera irtengo garela, egun batzuk barru osatuko den Madrileko Gobernu berria ispilu aurrean jartzeko, estaltzen saiatzen diren errealitate hau argitara ateraz, jendartearen zati handi baten aldarriekin. Bestetik, Baionan kalera irtengo garela gobernu frantsesari gure haserrea, deliberamendua, gure anbizioa modu berean adieraziz, aniztasun handienean, bake justu eta iraunkor bat nahi dugulako, konbentziturik presoen gaiak ez diela kalte egiten biktimei.
Orain da unea. Madrilen eratuko den gobernu berri honen aurrean, hemen lortutako gehiengo sozial, politiko eta sindikalaren adostasunak bertara eramateko. Madrileko politikariek hemen konpondu gabeko arazo bat denaren kontziente egin daitezen eta elkarbizitzarako konponbidea ezinbestekoa dela ulertzeko. Sanchez presidenteak duela urte eta erdi espetxe politika aldatzeko asmoa iragarri zuen, ETAren desegitearen ostean zentzurik ez zuela eta. Hitz ederrak, ekintzak ordea ez horrenbeste.
Eta orain da unea ere Baionan kalera irtetekoa, Parisekin eztabaida berrabiatzeko. Macron presidenteak 2019ko maiatzean Biarritzera etorri zenean adierazi zuen "Euskal Herria eredugarria da niretzat gatazkaren konponbidean eta armetatik ateratzeko bidean. (…). Estatuaren eginbeharra da mugimendua sustengatzea. Ez dugu historia errepikatu behar, lagundu behar da". Ele ederrak sinesten dituenak engaiatzen ditu, eta lehenik eta behin ahozkatu dituztenak ditu engaiatzen! Baionan izanen gira hau adierazteko: "Hitza hitz! Ez dezagun historia errepika!", ez dugu etsiko ele eder horiek errealitate bihurtu arte!
Guk ere ez dugu historia errepika dadin nahi, aurrera egin ahi dugu, gure seme-alaba eta bilobentzat etorkizun hobe bat utzi. Horregatik, Baionan, traktoreak aintzinean dituztela, “Ez dezagun historia errepika araz” jasotzen duen pankarta bat eramango dute etorkizun berri baten jabedun diren generazio berriek, gure herriko gazteek. Eta Bilbon, gazteak izango dira ere manifestazioaren aurrealdean “Orain Presoak” lemapean lona handi bat eramango dutenak.
Bilboko manifestazioari dagokionean ordea, gaur, indar bereziz, manifestazioaren amaiera ekitaldian hitza hartuko duten pertsonen izena ezagutzera eman nahi dugu.
Argi dugu, elkarbizitzarako ezinbestekoa dela bai biktimen, baita presoen ekarpen, hausnarketa eta parte hartzea ezinbestekoa dela. Urte hauetan zehar eginiko bide honen baitan, iragarri nahi dugu, gatazka honen baitako biktimak ere erdigunera ekarri asmoz, herri honek jasandako indarkerien biktima diren bi emakumezkok ahotsa eman nahi izan diotela manifestazio amaieran irakurriko den testuari.
Maite duten pertsona galtzearen mina era zuzenean jasan duten bi emakumezko. Gorrotoa eta mendekuak kalte baino ez duela egiten argi dutenak. Argi dutenak ere ez dutela nahi inork euren izenean hitz egitea, edota euren mina modu alderdikoi batean erabiltzea. Eta batez ere, euren sema-alabei eta bilobei jaso zutena baino jendarte hobe bat utzi nahi dieten emakumeak. Eraiki nahi dutenak, ahanzturarik gabe, baina aurrera eginez, gorrotorik gabe.
Rosa Rodero, ETAko biktima eta Asun Lasa, GALen biktima izango dira azken mezu horri ahotsa jarriko diotenak. Elkarbizitzari egin nahi diogun ekarpenaren parte izango da beraz manifestazio amaierako ekitaldia.
Amaitzeko, adierazi nahi dizuegu Baionako eta Bilboko manifestazioa era sinbolikoan batuko dugula; Bilbokoari hasiera ematerakoan, Baionan manifestazioan presente izango diren makilen sinbologia baliatuz, testigua pasako diegu Bilbon batuta diren kideei, gure manifestaldia amaitzear delarik.
Eman diezaiogun guztion artean amaiera prozesu honi, gertatutakoa berriro errepika ez dadin. Horretarako, irtenbide justu eta iraunkorra eraiki ahal izateko, dagokien errespetua eta erreparazioa eskaini behar zaie biktima guztiei eta espetxeetan preso eta senideek jasaten duten eskubideen urraketarekin behin betiko amaitu.”
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]
Asteazken eguerdian berreskuratu du askatasuna astigartarrak, zigorra osorik beteta. Espainiako Auzitegi Nazionalak otsailean inputatu zuen ETAren zuzendaritzako ustezko beste lau kiderekin batera, Gregorio Ordoñezen hilketa leporatuta.
Martxoaren 13an lau urte bete dira Fran Balda arbizuarra istripuz hil zela. Preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde egin zuen lan, eta haren bost kidek idatzi diote gutun hau.
Frantziako Poliziak 2002an atxilotu zuen zumarragarra, eta 30 urteko zigorra betetzen ari da. Sare Herritarrak mobilizazioa deitu du datorren ostiralerako, Urretxuko Potros Plazan.
Iratxeren Bidasoaldeko Lagunak ekimenak deituta, dozenaka lagun kalera atera ziren atzo Iratxe Sorzabal preso politiko irundarraren absoluzioa eskatzeko eta behingoz etxera ekartzeko, torturak salatzeaz gain.