Ez daitezela gorbatak falta

  • Bi gizon mokoka, bi orduz, telebista pribatuaren prime time-an. Eskerrak gero eta gutxiago ikusten den telebista lineala, bistaratu ziren balioek garai batean baino oihartzun apalagoa izango zutelako, baina egia esan, badirudi gaztelaniaz dakiten ia denek ikusi dutela debatearen zeozer, meme sorta, bederen. Ia denak ari dira gaiari buruz hizketan eta diote inori ez diola ezer argitu debateak. Datuak argiak dira, dena den: azken 30 urteetako aurrez aurrekorik apalena izan da audientzian.


2023ko uztailaren 11n - 12:00
Azken eguneraketa: 19:34
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bi gizon parez pare eta nor baino nor feministagoa dela aldarrikatzen aritu ziren. Eta askotan besteari aurpegiratzen berak baino gutxiago duela "feminista izatetik" eta halako kontuak. Gorbata gorridunak –akaso gehiago zuen moretik, gorritik baino–, honela diotso gorbata urdindunari: “Iruzkin matxista eta homofoboak egin zenituen arras ongi pentsaturik zegoen kanpainako ekitaldi batean”. Besteak, bueltan, honela: “Zeuk, zeure akasdun legeekin, 117 bortxatzaile atera dituzu espetxetik”. Txikito baso bete ardo, puru lodi horietako bana eta ke pisutsuz inguratutako giroa; irratiz jarraitu zuenak, imajina zezakeen halakorik. Onena da, hala ere, ekonomiari zegokion blokean, oso-osorik, ekonomiaz hitz egin zutela; genero-indarkeriari zegokionean aipatu ziren, berriz, alderdi independentistak eta Espainiako bandera gorrotatzearen eta maitatzearen afera. Bistan da zeri ematen zaion garrantzia.

Ekonomiari zegokion blokean, oso-osorik, ekonomiaz hitz egin zuten; genero-indarkeriari zegokionean, berriz, gaiz aldatu zuten

Diskurtso, proposamen eta boto-emaileak konbentzitzeko hitzak baino, honako hauek gailendu ziren: “Utzidazu hitz egiten”, “hori gezurra da”, “beste datu bat emango dizut”... Beste datu bat, eta beste bat eta beste bat. Amaiezina zerrenda. Ezinezkoa zen zifra gehiago dantzan jartzea. Erraz asko heldu zen momentua entzuleari berdin zitzaiola zer esaten zuen nork. Eta berdin zitzaien politikariei ere. Ez zen egon gezurra zela esan ez zen baieztapenik, nahiz egoki gezurtatu gabe geratu gero. Moderatzaile lanetan zeuden kazetariek ez zuten une bakar batean ere planteatu esku hartu behar zutela eta, egiaren izenean bederen –existitzen baldin bada–, datuak mahai gainean jarri behar zituztela. Hori bai, gaur El País egunkariak esango dizu zein gezur eta zein baieztapen zehaztugabe esan zituen Núñez Feijóok. Aldiz, El Mundok eta enparauek diote Sánchez urduri zegoela Núñez Feijóo dela “bizitzak ematen dizkizun sorpresa horietakoa”. La Vanguardia egunkariko kazetari batek esan zuen atzo “eztabaidaren irabazlea” ez zegoela kameren aurrean, eta interpelatu zuen horrek erantzun zion sareetan, argazki bidez, muxu ponposo bat bidalita. Yolanda Díaz zen argazkikoa, egungo Enplegu ministroa, zeinak “harriduraz” hartu duen Cadizko metaleko langileek bere ekitaldia zapuztu nahi izatea, “berak ere langileen alde borrokatzen duelako”.

Ez zen egon gezurra zela esan ez zen baieztapenik, nahiz egoki gezurtatu gabe geratu ziren gero

PSOE etengabe ahalegindu da eta ahaleginduko da oraindik ere PP eta Vox elkarri lotzen, herritarrari ulertarazten PPri botoa ematea Vox babestea dela. Papera eta boligrafoa atera zion orduan Núñez Feijóok, eta kalean elkartasun eske sinadura eskatzen dizuten moduan luzatu zion proposamena, “boto gehien ateratzen dituenak goberna dezala bestearen abstentzioarekin”. Inkestak alde ditu Núñez Feijóok. Entzungor egin zion Sánchezek eta gertatu ez balitz bezala igaro da bere aldeko medioetan.

Beraz, biharamunean honela gaude: sozialista ofizialisten bandoko kideei galdetuta, ziur, haiek izan zirela buruz burukoan gailendu zirenak, “hainbat egi bistaratu” zirelako; eta popularren aldetik, jakina, sanchismo-a iraultzetik gertuago daude atzoko garaipenaren ondotik. Bakoitza berearekin irten zen telebista kate pribatuaren platotik, eta bakoitzak esango du nahi duena, debatean gertatu zen bezala.

Kuriosoa izan da EAJko zerrendaburu Aitor Estebanek biharamunean egindako kexa: “Ez zuten Euskadirentzat proposamenik eraman”. Hain maitatua duten Madrilentzat ere ez bazegoen proposamen argirik, ondo legoke jakitea zerrenda horretan non dagoen Euskal Herria, edo Euskadi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako politika
Muruzabal eta Zarrakaztelu suteengatik hondamendi eremu izendatu ditu Espainiako Gobernuak

Izendapenak ahalbidetuko du kalte ordainak ordaintzeko prozesuak hastea. Bi suteetan 500 hektarea baino gehiago erre dira.


Gasteizen kalean bizi diren maliarrak Oñati eta Tolosara mugituko ditu Jaurlaritzak

50 maliar inguru ari dira kalean bizitzen Gasteizen beren asilo eskaeren ebazpenaren zain. Eusko Jaurlaritzak Oñati eta Tolosako harrera zentroetara mugituko ditu Espainiako Gobernuaren pasibotasunaren aurrean, horren eskumena baita eskaerak ebaztea eta ostatu alternatiba... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia... [+]


Espainiako Gobernua Kanarietan dauden 827 asilo eskatzaile lekualdatzen hasi da

Auzitegi Gorenak martxoan ebatzitakoari jarraiki, astelehenean irletatik penintsulako adin txikikoentzako zentroetara lekualdatuko dituzte zortzi asilo eskatzaile. Gobernuak adierazi du adin txikikoen babes sarean integratzeaz arduratuko den etorkinen %90 maliar jatorrikoak... [+]


Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.


Jaurlaritzak 606.000 esleipen publiko ikuskatu ditu, eta ez du Servinabarri lotutako bat bera ere aurkitu

Cerdán auziari loturiko Servinabar sozietatearekin eta Antxon Alonsoren beste hemeretzi enpresarekin kontratu publikorik izan ote den jakiteko aztertu ditu EAEko gobernuak azken hamar urteetako esleipenak. Antxon Alonsok Espainiako Senatuko talde politikoen galderak... [+]


Frankismoko dokumentu klasifikatuak argitaratuko dituen legea onartu du Espainiako Gobernuak

Bide parlamentarioa egin beharko du orain. Lege testu honen arabera, 30 urteko epea ezarriko dute sekretuak desklasifikatzeko, eta 45 urtekoa "goi mailako" sekretuendako. Bakoitza hamabost urtez luza daiteke.


2025-07-21 | ARGIA
Egiari Zor-ek NBEren gomendioak betetzea eskatu die Espainiako erakundeei

Egiari Zor elkarteak pozgarritzat hartu du Nazio Batuen Erakundeko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuaren indarkeriaz egin duen txostena. Elkarteak azpimarratu du txostenak Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak dokumentatutako 5.000 tortura salaketak balioan... [+]


2025-07-18 | Gedar
SAPAri 2,3 milioi emango dizkio Espainiako Industria Ministerioak

Gipuzkoako enpresak hainbat kontratu sinatu ditu Israelgo industria militarrarekin, eta diru publikoa jasotzen du ibilgailu elektriko bat garatzeko, Espainiako Gobernuak finantzatutako proiektu baten bidez.


Kataluniako finantzaketa akordioa: galdera gehiago, erantzunak baino

Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.


Sánchezen plana ustelkeriaren kontra: kontrol gehiago, zigor handiagoak, eta aldaketa “kulturala”

Espainiako presidente Pedro Sánchezek Madrilgo kongresuan aurkeztu du ustelkeriaren kontra bere plana, Santos Cerdán auziaren ondorioz oposizioak estu hartu ondoren. Bost atal nagusitan banatu du eta ELGA erakundeak gainbegiratuko luke kanpotik, betetzen ote den... [+]


2025-07-03 | Gedar
Mozal Legeak hamar urte

1.300 milioi eurotik gorako 2 milioi isun baino gehiago ekarri ditu legeak. Atzera botako zutela hitzeman zuten PSOEk, Podemosek, Sumarrek, EH Bilduk, ERCk, EAJk, Juntsek nahiz BNGk.


NATOtik ukatu egin dute Sánchezek iragarritako gastu militarraren salbuespena

Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.


NATOrekiko kompromisoak gastu militarra %5era igo gabe betetzea adostu duela iragarri du Sánchezek

Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.


Eguneraketa berriak daude