Euskonews-ek erabiltzaileen laguntza ekonomikoa eskatu du aurrera jarraitzeko

  • Euskonews aldizkaria ekonomikoki laguntzeko kanpaina abian jarri dute. Murrizketak direla eta, astean behin argitaratzetik hamabostean behin egitera pasa da. Jakinarazi dutenez, ez da nahikoa eta, horregatik, erabiltzaileek ekonomikoki laguntzeko aukera zabaldu dute helbide honetan.


2013ko martxoaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Euskonews webgunearen azala
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Dohaintza behin edo nahi den guztietan egin daiteke eta eman nahi den diru kopurua erabiltzaileak erabakitzen du. Diruz lagundu duten guztien artean, urte amaieran Sara Otaño artistaren margo irudi bat zozketatuko da.

Eusko Ikaskuntzak argitaratzen duen aldizkaria da Euskonews. 1998an sortu zuten eta 7.000 harpidedun inguru ditu gaur egun.

Orain zabaltzen den erronka Euskonews “aitzindariaren ibilbidea aintzat hartzen dutenen artean etorkizuna ahalbideratzea” da. Azpimarratu dutenez, “ez da erraza” horrelako erabakia hartu behar izatea, baina “zailagoa egingo litzateke 15 urteko ibilbidea etetea”.


Eguneraketa berriak daude