Eusko Jaurlaritzak hondartzetako sorosleei greba eskubidea ukatu diela salatu du ELAk

  • ELAren ustez Jaurlaritzak, jarritako zerbitzu minimoak langileek grebarik egin ez dezaten eta egoera prekarioari luzapena emateko pentsatuta daude.


2018ko uztailaren 26an - 09:05
Gipuzkoako hondartzetako sorosleen lan-baldintzak

Jaurlaritzaren lan delegaritzak “Hondartzan bainu bat hartzea” gizartearentzat funtsezko zerbitzu bat dela argudiatuz “inposatu dituen” zerbitzu publikoen %75arekin desados agertu da sindikatua.

Uztailaren 29, 30 eta 31n sorosleak grebara

Hilabete honen azken hiru egunetan egingo da greba. 100 sorosle baino gehiago ari dira Gipuzkoako hondartzetan sorosle lanetan. Sorosle guztiak aldi batekoak dira, askok urteak daramatzaten arren lan hori egiten. Hilean 1.000 euro baino gutxiago kobratzen dute eta Gurutze Gorriko Gipuzkoako hitzarmena aplikatzen zaie.

Soldata igoera, finko-etena figura aitortzea eta kontziliazioa jorratzea eskatzen dute, besteak beste.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#2
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#3
Estitxu Eizagirre
#5
Zigor Olabarria Oleaga
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
2024-05-14 | ARGIA
LABek salatu du Amazonek "errepresio sindikala" egiten duela

Amazonek Trapagaranen duen lan zentroan grebalarien kontra "jazarpen eta zigorrak" darabiltzala salatu du sindikatuak


2024-05-09
Siemens Gamesak "doikuntzak" iragarri ditu eta kezka areagotu da langileen artean

Energiaren sektoreari loturiko konpainiak bere zuzendari nagusia aldatu du, doikuntzak iragartzearekin batera. Euskal Herriko lantegietan ia 3.000 langile aritzen dira eta sindikatuak kezkatuta agertu dira, kaleratzeak ekar litzakeelako erabakiak.


Zorroza Gestión de Residuos enpresak onartu egin du Bassirou Dioneren gorpua mugitu zutela, lan heriotza ezkutatzeko

Asteazkenean eseri dira epailearen aurrean Zorroza Gestión de Residuos enpresako arduradunak, 2020an gertatutako lan heriotzaren harira. Epaileak urtebete eta sei hilabeteko espetxe zigorra eta 30.0000 euroko kalte-ordaina ordaintzea ezarri die bi akusatuei.


Mutualitateek osasuna negozio bihurtu dutela salatu dute

Gizartea kontzientziatzeko eta informatzeko kanpaina bat abiatu dute LAB, CGT, STEILAS, ESK, CNT eta LSB-USO sindikatuek, Nafarroako Osasun Plataformak eta Osasun Publikoaren Aldeko Herri Plataformak.


Grebaren eta langile borrokaren balioak aldarrikatu dituzte sindikatuek Maiatzaren Lehenean

Milaka langile elkartu dira Iruñean, Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan eta Maulen egindako manifestazio eta ekitaldietan. Langile eskubidea defendatu eta lortzeko, greba erreminta ezinbesteko gisa aldarrikatu dute sindikatu guztiek. LAB lehen aldiz... [+]


Eguneraketa berriak daude