Euskera Europako ama hizkuntzan

  • Europan ama hizkuntza bat egon ote zen? Hizkuntza indoeuroparrek, aurretik zegoen edo zeuden hizkuntzetatik noraino hartu zuten? Zer esaten digu gaur egungo toponimiak antzinako Europako hizkuntzaz edo hizkuntzez? Euskerak Europako toponimia zati bat ulertzeko aukera ematen digu? Latintzat edo grezieratzat hartzen diren hitz askok ez ote dituzte erro zaharragorik haien barruan?


2018ko maiatzaren 03an - 07:40
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zalantzarik gabe, faktore askogatik, hizkuntzalaritza egoera berri baten aurrean dagoela esan dezakegu: azken hamarkadetan bidaiei esker kanpoko herrialdeak hobeto ezagutzen ditugu, Interneten bidez informazioa erraz-erraz eskuratzen dugu, toponimia aztertzeko Google maps edo toponimiako nahi beste atari eta bilatzaileak ditugu.

Are gehiago, inguruneen ezaugarriak ezagutzeko informazio geografikoko sistema oso onak daude (GIS-Geographic Information System) eta, horiek gutxi balira ere, zientzia zehatzak laguntzen hasi dira. Adibidez, genetikak Mendebaldeko Europa hemendik populatu zela frogatu digu (toponimia arrastoak ulertzeko lagungarria dena); arkeometriak, datazioen bidez, Iruña-Veleiako 80 euskal hitzez osatutako altxorra egiaztatu ahal digu (egin nahi izanez gero, noski); eta estatistikak Austriako haran hotzenetakoari “otz” deitzeko kasualitatearen probabilitatea hutsaren hurrengoa dela (0,00…1) erakusten digu.

Mitxelena eguneratzeko garaia da. Iruña-Veleia argitzeko unea da. ETBren euskalduntze berantiarra pantailatik botatzeko sasoia dugu. Eta euskal filologiako ikasleei begiak zabaltzeko zein gezurrak ez esateko momentua da

Epe laburrera garrantzitsuena toponimiaren azterketak multzo handietan egitea izango da, hau da, antzekotasun toponimikoak antzekotasun geografikoekin bat datozen ikertzea. Horretarako erro multzo bat hartuko da, adibidez “gorunea” adierazten duten erroak (“go”, “ga”, “gan”, “gora”, “gore”…), eta Europan non agertzen den begiratuko da. Gero toponimo horien koordenatuak GIS aplikazioetan sartu, eta goruneak diren aztertu ahal izango dugu masiboki, Jabier Goitia ikerleak aspaldi egiten hasi zen edo orain Jose Mari Ugaldeak egiten duen bezala. Horrela, epe laburrean, Europako ama hizkuntzaren erroak inoiz baino hobeto ezagutuko ditugu.

Hori guztiari esker ikusten ari garena da euskera gero eta garrantzitsuagoa dela toponimia ulertzeko eta erro zaharrak interpretatzeko. Horrez gain, hizkuntzalaritzaren historian  garrantzi gutxi izan duten beste hizkuntzak ere aztertu beharrekoak direla ikusten ari da, adibidez, gaztelera: “hacha” (atxa) “aizkoraren” aitzindaria liteke, lotu gabeko “atx” hutsa alegia. Edo katalana, adibidez, “de” “iturria” esan nahi duelako eta “fuente De” eta “Deba” izenen gakoa ematen digulako; edo “socarrado”, “suak” lapikoan “erreta” uzten duena alegia. Edo galiziera, eta noski, latina, greziera… sakon ikertuz.

Badirudi, hizkuntza guztiek amaren altxorren bat gorde dutela. Gainera ikusten dugu euskera ez dela hizkuntza isolatua, bere erroak nonahi daudelako. Horregatik, Jose Ramon Rementeriak zioen moduan, euskal filologia munduko lehenetakoa izan zitekeen, ez 3. mailakoa orain dagoen moduan, Hervas eta Humboldten lanak arrazoirik gabe lurperatu izan ez balituzte eta horren gainean euskeraren isolazionismoaren teoria zabaldu izan ez balute.

Mitxelena eguneratzeko garaia da. Iruña-Veleia argitzeko unea da. ETBren euskalduntze berantiarra pantailatik botatzeko sasoia dugu. Eta euskal filologiako ikasleei begiak zabaltzeko zein gezurrak ez esateko momentua da. Esate baterako, euskeran artikulua ertaroan sartu zela erromantzeen eraginagatik. Izan ere, orain dela 100 bat urte Iruña-Veleian agertu zen harri batean bi hitz artikuluarekin zeuden: “iluna” eta “ttipia” (eta Eliseo Gilek 2005-2006an topatutako hitz askotan ere bai)…. Eta, batez ere, borrokatzeko ordua da, euskera desagerrarazi nahi duen Madrileko Gobernuak ez dezala euskeraren historia “berria” idatzi, une honetan Gasteizko Euskal Filologiako 25 irakasleei eta bekadunei horretarako ordaintzen dielako.

Europan euskerak zer duen esateko galdera eta proposamen asko entzungo dira datorren maiatzaren 5ean Elgoibarko Aubixan egingo dugun Euskeraren Jatorriaren 12. Biltzarrean

Europan euskerak zer duen esateko galdera eta proposamen asko entzungo dira datorren maiatzaren 5ean Elgoibarko Aubixan egingo dugun Euskeraren Jatorriaren 12. Biltzarrean. Osagarri gisa, bezperan, Elgoibarko Kultur Etxean hitzaldi irekia egingo da, biltzar honetara etorriko diren Angus Hunck britainiarraren eta Bernat Mira valentziarraren eskutik.

Biltzarrean kanpoko lau ikerle izango dira: Angus Hunk (The Pan-European Vasconic Footprint), Antonio Arnaiz Villena (Las lenguas uskomediterráneas), Jaime Martin Martin (El consonantismo del protoeuskera) eta Bernat Mira Tormo (El vasco en la toponimia valenciana, ibérica y europea).

Hemengo hiruk Europako toponimia proposamenak emango dizkigute: Jabier Goitia Blancok (Eurasiatik bidaia), Jon Goitia Blancok (Euskera Europako toponimiaren elea) eta Jose Mari Ugaldeak (Euskal toponimia munduan).

Bestalde, liburu berriak argitaratu dituzten hiru egile ere izango dira: Juan Martin Elexpuru Arregi (Euskararen aztarnak Sardinian?), Jon Nikolas Lopez de Ituiño (Orígenes del lenguaje oral y del euskara-eskuara) eta Eñaut Etxamendi Gezainburu (Euskeraren jatorriak).

Eta azkenik, beste lau hizlarik osatuko dute biltzar honen taldea: Felix Zubiaga Legarretak (Europa sorreran ama eskola), Agurtza eta Aintzane Lazkano Lizundiak (Bor erroa munduko hizkuntzetan) eta Joseba Mintegi Eskisabelek (Zientzia dogmaren gatibu).

Bazkal ostean, baserriko animalien, landareen eta zenbait tresnaren etimologia proposamenak ere landuko dira.

Biltzarrari esker, euskerak Europako ama hizkuntzan zer leku izan behar duen zehaztuz joango gara eta aukera ezin hobea izango da gure nazioaren burujabetzarako behar dugun hizkuntzalaritza askearen osagaietako batzuk partekatzeko.

Koldo Urrutia

Euskeraren Jatorria Elkartea

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-09-01 | Behe Banda
Barra warroak
Makina

Hamar minutu igaro dira lur hartu dugunetik. Bizkaiko kostatik sartu, Leioa gainetik igaro eta gurpilek ordeztu dituzte hegalak Loiun. Bosteko ilaretan irten behar omen da hegazkinetik eta gu hogeita zazpigarrenean gaude zain. Estatubatuarren ikerlanek diote istripu bat egonez... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Egiari Zor
Elkarbizitza demokratikoak begirunea eta neurritasun instituzionala eskatzen ditu

Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


2025-08-28 | Jon Aleman Astitz
Supremazismo espainiarren “kontsentsu linguistikoa”

Eskubide linguistikoen ikuspegi integratzaile baten eskaintza dugu gaurkoa.

Espainiako supremazismo linguistikoa osasuntsu eta bizkor ageri zaigu, “hooligan” samalda anitz baten babesaz eta komunikabide indartsuez sustatua. Azken aurreko lagina Santi Martinezena... [+]


2025-08-28 | Iñaki Lasa Nuin
Gure jaiak

Euskal Herri osoan —beste herrialdeetan bezalatsu— jairik ez da falta. Negu giroan ere asko badira ospatzen direnak, uda-garaian ez da festa gabeko egunik. Egun-argi luzeak eta gau epelak jendea etxe zuloetatik kanpora, kalera ateratzeko aproposak dira eta jai giroan... [+]


Polizia “talde zaurgarri”?

Azken asteetan bolo-bolo dabil Poliziaren eta, zehatzago esanda, Ertzaintzaren gaineko eztabaida. Tamalez, eztabaida piztearen arrazoia ez dira horiek Euskal Herri Langilearen kontra erabiltzen dituzten biolentzia eta jazarpen sistematikoa. Horren ordez, Ertzaintzaren eta bere... [+]


2025-08-27 | Patxi Azparren
Askapen prozesu heterokroniko, poliedriko eta “kuantikoa”

Artikulu honek badu testuinguru bat lerroburuaren gainetik, Hernaniko Udalean Kontxita Beitiak aurkeztutako Euskal Euskal Errepublikaren aldeko mozioa onartu ez izana. Harira!

Prozesu heterokronikoa

Kultura judeokristau, musulmana eta platonismoaren ustez, denbora aurrera... [+]


Eguneraketa berriak daude