Euskarazko ingurune digitala: lan handia eginda, asko dago egiteko

  • Interes komunak izaki, elkarlanean hainbat proiektu sustatzea adostu dute Azkue Fundazioak eta Euskal Wikilarien Elkarteak. Gaur bi erakundeen arteko lankidetza-hitzarmenaren sinadura ekitaldia baliatu du URIOLAk Interneten euskarak duen presentziari buruz eta euskal hiztunen komunitateak Interneten dituen erronkei buruz galdetzeko bateko eta besteko ordezkariei.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko irailaren 08an - 13:33

Ingurune digitalaren garapenean lanean ari dira bai Azkue Fundazioa bai Euskal Wikilarien Elkartea. "Helburu komun asko" dituztela eta, elkarlanean aritzea erabaki dute aurrerantzean, besteak beste, euskarazko wikipedia sustatzeko, Bizkaian sentsibilizazio kanpainak martxan jartzeko, 10 herritan hitzaldiak antolatzeko edota lau herritan 'herripedia' saioak antolatzeko. 

Bada gehiago ere. Euskarazko sofwarea eta, batik bat librea, sendotzea ere badute jomugan. Horretarako itzulpenak egitea hitzartu dute "euskaraz denon eskura egon dadin jakintza hori ere". Ildo horretan, aurtengo Durangoko Azokara begira, "euskal sortzaileen argazki bilduma aske bat" osatzeko ekimena antolatuko dute.

Aspalditik lanean zebiltzan euskal wikilariak iaz egituratu ziren. Elkarteko presidente Xabier Armendaritzen esanetan Azkue Fundazioarekin gaur sinatutako hitzarmena "sekulako aukera da euskal wikipediaren eta Interneteko beste proiektu batzuen bultzadarako". Finean, elkartearen xedea Interneteko euskal komunitatea zabaltzea eta trinkotzea da, bai jakintza unibertsala bai Euskal Herrikoa euskaraz sortuz.

Azkue Fundazioko Iurdana Acasuso ere ziur dago lankidetzak "ekarpen politak eta oparoak" ekarriko dituela.

Wiki Loves Monuments 

Bost urtetan munduko argazki lehiaketa handiena bihurtu da Wiki Loves Monuments (WLM), eta tarte horretan ondare aitortza eta babesa duten mundu zabaleko 1.700.000 monumenturen argazki libreak bildu ditu. "Kristoren marka da", Galder Gonzalez Euskal Wikipedia Elkarteko kidearen arabera. Lehiaketako partaideei esker "guztiona den ondarearen argazkiak egin eta lizentzia librepean argitaratu dira, eta orain material guzti hori partekatzeko aukera dago". 

Lehiaketa gurera ekarri nahian, lehengo aldiz Wiki Loves Monuments lehiaketa Euskal Herrian antolatu du Euskal Wikilarien Elkarteak. Ipar eta hego Euskal Herrian ondare izendapena duten monumentuei argazkiak egitea da lehiaketaren funtsa. Eraikin zehatz batzuk ez ezik Bilboko Alde Zahar osoak edota Done Jakue bideak ere badute ondare izendapena. Asko dira esateko Iparraldean ondare izendapena duten eraikinak. Lehiaketak "gure hiri eta herriak berrezagutzeko" aukera ere ematen du.

Bi profesionalek osatutako epaimahaiak irailean zehar lehiaketara aurkezten diren argazkien artean Bilboko, Bizkaiko eta Euskal Herriko argazkirik onenak sarituko ditu.

Euskara Interneten: diagnostikoa eta erronkak

Beste hizkuntza gutxitu batzuekin alderatuta, euskararen egoera Interneten "ona" dela nabarmentzen dute Armendaritz, Acasuso eta Gonzalezek. Esaterako, galegoarekin konparatuz gero. Hiztun gutxiago izanik askoz presentzia handiagoa du euskarak sarean. Armendaritzen arabera "euskaldunok Internetera ez gara berandu iritsi", beste esparru batzuetara ez bezala. Azken urteotan "lan asko" egin da hiru adituen aburuz, eta aurrerantzean "asko dago egiteko", esparru guztietan gainera. Zentzu horretan, norbanakoek, eragileek eta erakundeek erronka handia dute aurretik. 

Artikulu hau Bilboko Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
2024-04-18 | Gedar
Lanuzteei ekin diete berriz Trapagarango Amazonen

Aste honetan egiten ari dira lanuzteak, lan-baldintzetan hobekuntzak exijitzeko. Aurreko hiru hilabeteetan ere izan dituzte grebak.


2024-04-16 | ARGIA
Ia 15.000 erabiltzaile ditu Puntueus domeinuak, sortu zenetik hamar urtera

Puntueus domeinuak hamarkada bete du apirilaren 15ean, eta EITBren Bilboko egoitzan ospatu du Puntueus fundazioak. Gaur arte lortutakoa goraipatu dute, eta 2024 urterako kanpaina berria iragarri.


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


'Denbora geldirik dagoen lekua': Wiki Loves Monuments 2023 lehiaketaren irabazleak

2023ko Wiki Loves Monuments argazki lehiaketako hamabost irabazleak iragarri dituzte. Wikipediaren atzean dagoen Wikimedia Fundazioak urtero antolatzen du eta munduko argazki lehiaketa handiena da. Iaz 46 herrialdetako 4.700 argazkilarik parte hartu zuten, lizentzia libreak... [+]


Eguneraketa berriak daude