Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

  • PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

     

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2025eko otsailaren 28an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Tresnak webgunearen analisia egiten du eta, azterketa amaitutakoan, txosten automatiko zehatza sortzen du. Bertan, webgunearen segurtasun-egoera eta hobetu beharreko alderdiak azaltzen dira.

Webtest.eus-ek webguneen arduradunei diagnostiko sakona eskaintzen die, segurtasun-arauak betetzen direla bermatzeko eta eraso informatikoen aurrean babesteko. Horrez gain, webgunearen bilakaera denboran zehar jarraitzeko aukera ere ematen du.

Ebaluazio-metodologiari dagokionez, tresnak bi alderdi aztertzen ditu: SSL segurtasuna eta web-segurtasuna. Puntuazio-sistema argia du: gehienez 100 puntu lor daitezke, eta emaitza hautemandako hobekuntzen arabera esleitzen da. Horrela, bi arlo horietan errendimendua modu zehatzean neurtzen da.Tresna hau ImmuniWeb IAren Plataforma®-n garatu da, zibersegurtasun-zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituen teknologia. ImmuniWeb-ek hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu industrian, hala nola Gartner Cool Vendor, IDC Innovator eta SC Awards Europe sariak.


Eguneraketa berriak daude