Euskaraz egiteko eskatzeagatik erantzun oldarkorra salatu dute Azpeitiko tren museoan

  • Irailean Azpeitiko Tren museoa bisitatu duen familia batek jarrera erasokorra pairatu duela salatu du tranbiako gidariaren partetik.


2018ko irailaren 25an - 11:56
Azpeitiko tren museoa

Familiak salatu duenez, azalpen guztiak erdara hutsean eman ditu gidariak eta euskaraz egiteko eskatu dioten unean,  jarrera “bortitza” nagusituz tranbiatik jaisteko agindu die.

Azpeitiko Udalak adierazi du, neurriak hartzeko eskatuko diotela Eusko Trenbide Sareko arduradunei eta onartu du familiaren hizkuntza-eskubideak urratu direla.

Oraingoz, Eusko Trenbide Sareak ez du erantzunik eman.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Behatokiaren hizkuntza urraketei buruzko 2023ko txostena
Hizkuntza muga eta urraketa berak hamar urtez

Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 909 kexa jaso zituen Behatokiak 2023. urtean. Horien %75 baino gehiago administrazioari loturiko zerbitzuei buruzkoak dira: “Herritarrek salatzen dute urtero horma berdinaren aurka borrokatzen jarraitzen dutela”.


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Iruñeko EHEren talde berria aurkezteko jaia egingo dute larunbatean

Taldea ezagutarazteko eta proiektua finantzatzeko antolatu dute egun osorako egitaraua.


Euskaldunen Harrotze Astea deitu du EHEk apirilaren 22tik 28ra

Euskal Herri euskalduna aldarrikatzeaz gain, euskararen aldeko borrokak kalean ikustaraztea eta indartzea izango du xedetzat.


Eguneraketa berriak daude