Euskararen oasia ere erortzen hasia da


2020ko maiatzaren 24an - 20:08
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal oasian bizi izan omen gara azken urteotan. Espainiar estatuko lurraldeekin alderatuz gero (beti ere hegoaldekeriatik ikusita) berton paradisuan bizi ginen. Euskal lurraldeetako agintariek gobernantza eredu aurreratuenetan oinarrituta kudeatzen zituzten instituzioak, munduan parekorik ez zuen autogobernu zabalena geneukan, bertako ekonomia osasuntsua eta lehiakorra zen, punta-puntako zerbitzu publikoak genituen (osasun-zerbitzuak koroaren harribitxiak zirelarik), naturarekiko errespetuan oinarritutako garapen jasangarria omen geneukan... Baina hara zer eta paradisua zen euskal oasia bat-batean Zaldibarko maldetan behera jausten hasi zen, tonaka zaborren artean (oraindik ere azaldu ez diren bi langile desagertuz).

Euskal oasia harri-kartoizkoa eta jostura ahulekoa zela, Zaldibarren zartatzen hasi (egia esateko aurretik zartatzen hasia zen) eta koronabirusaren krisiak guztiz biluztu du; ezustean apurtu baitira jostura horiek eta dekoratua jausten hasi. Horrela, gure autogobernu parekorik gabea arratsalde batean eta dekretu sinple batekin estatuak zeharo mugatzen zuela ikusi dugu (Ipar Euskal Herrian hori ere ez dute behar izan). XXI. mendean estatuen arteko mugak desagertzen ari omen zirenean, berehala oroitarazi digute milimetrikoki muga gainean ezarritako burdinazko hesien bitartez euskaldunak zein aldetara garen “frantses” eta zein aldetara garen “espainiar”. Krisiaren premiei erantzuteko unea iritsi denean, punta-puntakoak ziren zerbitzu publikoen ahulezia larriak agerian geratu dira. Edo arduradun instituzionalek kezkak eta premiak benetan non dituzten ikusi ahal izan dugu, AHTren eraikuntzara ehunka milioi bideratu dituztenean, kulturgileei edo zerbitzu sozialei diru-apurrak bideratu dizkieten bitartean.

"Euskaltzaleok euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aldarrikatzen ari garen garaian, instituzioetatik “pixka bat es mucho” erantzuten zaigu. “Normaltasun berriak” hizkuntza-eskubide urraketa zaharrak dakarzkigu"

Bada, astinaldi horrek euskararen oasiaren zaurgarritasuna agerian utzi du ere. Horrela, konturatu gara milaka ikasleren euskararekiko harremana soilik ikastetxeen ordutegi arautuetan ematen dela eta salbamendu-txalupa hortik aterata erdaren ozeanoan murgiltzen direla; eta beste behin, herri ekimenetik egoera horri aurre egin behar izan zaio zaintza-sareen bitartez. Asmoz euskararen normalizaziorako sortu zen EITB, ondorenean gaztelerazko atalak gehitu zitzaizkionak ustez erdaldunak euskarara hurbiltzeko, inoiz baino ageriago geratu zaigu gaztelerazko telebista eta irratiaren bidez euskal herritarrak espainiar kulturan integratzeko tresna dela egiazki. Era berean, ETB 1 kate subalternoa izatera kondenatzeaz gain, gaztelera euskaldunon etxeetan are gehiago sartzeko leiho bilakatu dute arduradunek, zuzeneko premiazko adierazpenak gazteleraz emanez euskarazko katean.

Ez da fenomeno berria, ezta gutxiago ere, baina azken asteotan arduradun instituzional eta politikari askoren euskaldunokiko errespetu falta inoiz baino ageriago geratu da. Hitz-hartze osoak erdaraz eginez, batzuk asko jota “kaixo” eta “agur” hasieran eta amaieran “oparituz”, besteak euskarazko esaldi ziztrin batzuk sartzeagatik euskaldunoi fabore egiten digutenaren jarrera erakutsiz. Euskaltzaleok euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aldarrikatzen ari garen garaian, instituzioetatik “pixka bat es mucho” erantzuten zaigu. “Normaltasun berriak” hizkuntza-eskubide urraketa zaharrak dakarzkigu.

Adibideen zerrenda luzea osa genezake hariari segika. Ahalegin handiz azken hamarkadetan euskarari ematea lortu zaion prestigio guztia leihotik behera botatzen ari dira ekinbide horiekin. Jakingai garrantzitsuak azaltzeko erdaren beharrezkotasuna transmititzen ari da, euskara osagarri izatera mugatuz. Gero ez galdetu zergatik euskaldunek ez duten euskara erabiltzen ezagutza handitu bada. Eta are gutxiago horren erantzule egin.

 

EHE aspaldi dabil aldarrikatzen euskararen normalizazio-prozesuan jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa emateko beharra dagoela. Jauzi hori eragile guztiek ahotan duten berreraikuntzan euskarari dagokion tokia ematetik etorriko da; eragile horien planetan eta eguneroko hizkuntza-praktiketan euskarak erdigunean egotetik soilik etorriko da. Euskara etorriko den hurrengo astinaldian guztiz ondoratuko den harri-kartoizko dekoratua izan ez dadin, euskararen oasiaren liluran bizi garelakoan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Eguneraketa berriak daude