Oroitzen nahiz, nola, duela hamaika bat urte, Lakuan saiheska sartu zirenen sator lanak, frogatu zuen –argi eta garbi– abertzale batzuen hanka sartze latza. Geroztik han ibili ziren kopeta ilun. Batzuk Madrilgo izpiritua “arnasten”, eta besteak, kanpora begira laguntza eske.
Tristea bai, baina berria ez, hainbat olako bizi izan ditugu euskaldunak. Horrelakoak min egiten dute eta ez dira berehala ahazten, baina aurrera egin beharrean gaude. Beste behin, euskara galtzaile.
Lerroburuari so eginez, adibide mamitsu bat jorratuko dut.
Egia da, ez gara berdinak baina antzekotasun nabariak izanik, irlandarrei begirada sakon bat eman nahi nieke: bai nazio gisa, bai euskararen egoera aztertuz.
"Alderdi zinez abertzaleak, hizkuntzak naziogintzan duen garrantzia aspergabe gogoratu beharko lukete. Hizkuntzaren balio nazio-egilea, praxian erakutsi"
Hasieratik eta ezer baino lehen, gogorarazi nahi nuke, mailaz maila, ingelesen oinpean, irlandar nazioa deseginda gelditu zela. Lurralde txiroa. Emigrazio-proletarioaren barreiatzaile munduan barrena.
Bere kultura aberatsa hondatuta, hizkuntza zabartuta. Literatur hizkuntza, ederra zuena, batasuna galdu eta dialektoetan zatitu zutena.
Klase nagusia ordezkatuz, ingeles jauntxoak nagusiturik. Legeak ezabaturik. Nazio jitea dena zirkinduta. Ingalaterrako probintzia baztertu erdeinagarri bat bihurtuz.
Irlandarrek bazuten –eta badute– noski, beren nazio kontzientzia, baina nazio kontzientziak ez dira beti gauza bera. Nik ezagutzen dudanagatik, irlandarren nazio kontzientzia bera da irlandarren lehenengo berezitasuna.
Irlandar sentitzen dira ikaragarri. Irlandar batek swahilia (Afrika) izan dezake bere ama hizkuntza, eta frantziar armadan ofizial, edo Elizondoko autobusen gidari izan. Irlandar jatorrikoa baldin bada, jatorria aski du irlandar petoa izateko.
Irlandako sentimendu nazionala eta abertzalea katolizismoan oinarritu da, nik uste. Ingelesek zapaldu egin zituzten, eta ingelesak anglikanoak dira.. Irlandarrak, ia obligazio nazionalez bezala, katolikoak “dira”. Euskaldun fededun haren antzera.
Beraz, nagusiak, ingeles eta anglikano, eta zapalduak, irlandar eta katoliko. Dena dela, ez dira irlandarrak erlijioan oinarriturik nazio kontzientzia eraiki duten bakarrak. Hamaika dira nazio kontzientzia erlijio kolektibitatearen kontzientzia gainean eraiki dutenak. Urrutira joan gabe; espainiarrak, arabiarren aurka.
Denborak erakutsi duen bezala, honek benetako arazoa mahai-gaineratzen du: aberriak eta hizkuntzak egon behar zuten lekuan, katolizismoa dagoela. Eta erlijioa ez da aberria. Hor koska, eta ez txikia.
Honekin ez dut katolizismo irlandarren kritikarik egin nahi. Baina, nire ustez, hizkuntzak balio duena bere balioa da, ez erlijioak eman liezaiokeen balioa. Aberriarentzat hizkuntzak balio duena, abertzaletasunak ez bestek aurki lezake. Abertzaletasunak, nazio hizkuntzan bertan aurkitu behar du, haren balio nazio-egilea.
Ez nuke lotsagabe izan nahi, baina, nire uste apalean, erlijioak erabili ohi dituen pilotak, ez dira pilotaleku honetarako aproposenak.
Irlandera –euskara gaztelaniekin bezala– indarrez, ezin neur daiteke ingelesarekin. Hori ukaezina da. Indarraren zapalkuntza luzearen mesede zuzenaz gain, egun, komunikabide asko eta bortitzak dituzte. Oso garatuak dira. Zalantzarik gabe –gu ez bezala– beraien zabalkunde garaian bizi dira.
Euskararen egoera aztertuz asko idazten da, eta baliteke gehienak mesederako izatea. Baina, nire ustez, bihotzean eta maitasunean oinarritzen garenean euskarak galdutakoa berreskuratzeko, hanka sartzen ari gara.
Egoera honi aurre egiteko, ez da aski herriak bere nazio hizkuntza zaharra mirestea. Nik ez dut uste Herria “jo eta su” abiatuko denik jatorrizko hizkuntza berea duelako soilik, hizkuntza horretaz jabetzera. Nik ez dut uste.
Herria mugiarazteko arrazoiak –herri abertzaleaz ari nahiz– ezin izan litezke hizkuntzaren zahartasuna edo edertasuna. Jendeak “ikusi” egin behar du euskaldunak zertarako duen euskara. Ikusi eta jabetu, nola eta zergatik UPNek eta PSOEk erabiltzen dituzten euskaldunen bozak, euskarari erasotzeko.
Arrazoi hutsak ere ez dira aski. Alderdi zinez abertzaleak, hizkuntzak naziogintzan duen garrantzia aspergabe gogoratu beharko lukete. Hizkuntzaren balio nazio-egilea, praxian erakutsi.
Baina gertatzen dena da, politikari askoren arrisku handi bat oportunismoa dela, eta oportunismoan –garbi esanda– berehalako irabazi batzuengatik, helburuak saltzen dira.
Jende asko eta asko da euskara ez dakiena, hirietan bereziki. Baina horiek ere abertzale behar ditugu, eta itxuraz, nola nahiko “zail” den orain euskaraz jabetzea, oraingoz tolerante izan behar dela “pentsatzen” dute.
Aske izaten garenean, aisa konponduko dugu hori. Bitartean, nazio hizkuntzaren ederraz etengabe arituko zaizkigu. Oker guztien errua norena den salatuko dute. Nazio hizkuntzaren defendatzaile biziak dirudite… Hori dena bai, baina erabaki zintzoa euskara ikasteko ez.
Zoritxarrez asko ditut gogoan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]