Euskararen Erakunde Publikoak, Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak helduen euskalduntzerako elkarlana berretsi dute

  • Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak Hiruko Ituna delakoa indartzeko konpromisoa berretsi dute. Hizkuntza politika gaietan lankidetzan ari dira azken urteetan eta halaxe segituko dutela baieztatu dute.

Beñat Arrabit, Ana Ollo eta Bingen Zupiria hurrenez hurren, Baionan.

2019ko apirilaren 17an - 09:27
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hiru erakundeek 2017an sinatu zuten Hiruko Ituna akordioari eranskin bat gehitu diote apirilaren 15ean Baionan. Lankidetza akordio horren arabera, besteak beste, helduen euskalduntzea eta hizkuntza gaitasuna bermatzeko lanean arituko omen dira hiru erakundeak batuta.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Bingen Zupiriak, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Administrazioekiko Harremanetako kontseilari Ana Ollok eta Euskararen Erakunde Publikoko presidente Beñat Arrabitek 2017ko uztailaren 3an Iruñean sinatutako Hiruko Itunaren eraginez, erakundeen arteko “egundainoko elkarlanik eraginkorrena” garatzen ari dela adierazi dute.

Hiruko Ituna berretsiarekin batera, Frantziako Lurralde Kohesiorako eta Tokiko Kolektibitateekiko harremanetarako ministro Jacqueline Gouraultek “eskola publikoetako ama-eskoletan murgiltze ereduaren garatzea ez zela legezkoa” esaldia desegokitzat jo dute eta murgiltze eredua tinko defendatuko dutela aditzera eman ere.


Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Bixente Claverie, AEK-ren Nazio Kontseiluko Ipar Euskal Herriko kidea
"Borondatea baldin badugu, lortuko dugu 2050ean hiztunen kopurua %30 izatea"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.