Euskararen alde egon edo izan

  • Euskararen egunetik hilabetera, beharbada urte hasmenta hau momentu ona da hausnarketarako. 2019ko abenduaren 3a pasatu zen baina etorriko da aurtengoa eta ezin dugu berriz ere hauts bihurtzen diren adierazpenekin, ekitaldi sinbolikoekin eta euskara goraipatze hutsarekin eguna bete eta aitzina egin.


2020ko urtarrilaren 14an - 10:00

Abenduaren 3aren inguruan aditu, solastatu eta leitu dudanaren artean argi dut zein den egin beharrekoa: euskararen eguna aldarrikapen eguna bilakatu eta ez ospatze egunarekin konformatu. Zapalketak ez dira ospatzen eta guk ez dugu deus ospatzekorik. Zoritxarrez.

Bertze edozein zapalketarekin funtzionatzen dugun gisan aritu beharko genuke: emakumeen egunean ez dugu ospatzen, aldarrikatzen dugu; langileen egunean edo harrotasunaren egunean egiten den bezala. Akaso horixe da arazoa, zapalketa ez dugula ikusten. Normalizatua dugu eta iruditzen zaigu gazteleraz solastatzera behartzen gaituzten guzietan bertzearen eskubideak errespetatzen ditugula. Horixe da zapaldua izatearen sintoma bat: gu gaizki ari garela sinestea, normala dela gazteleraz egin behar hori ulertzen ez gaituenen artean.

“Euskararen alde egotearekin ez da aski, izan eta aritu behar dugu”

Eta normalizaziorat ailegatu bagara, zapalketa hori identifikatzen ez dugulakoz izanen da segur aski. Egin dezagun bertze zapalketa batzuekin bezala beraz. Hasteko identifikatu dezagun hizkuntza zapalketa. Elebitasunean bizi garela sinestarazi digute, baina diglosian bizi gara. Hau da, espainola eta frantsesak aise presentzia eta prestigio handiagoa dute euskarak baino. Horrek eramaten gaitu eremu eta inguru aunitzetan gure hizkuntzan aritzeko zailtasunak eta maiz ezintasunak izaterat (medikuak, administrazioa, kultura adierazpenak, formakuntza…) eta horrekin batean sinestera euskarak ez duela balio gauza guzi horietarako. "Denek erdaraz baldin badakigu, zertarako euskaraz aritu?".

Euskara identitatearen ardatz inportanteenetako bat da eta erabili ezin dugun bakoitzean gure identitatea eta mundua ulertzeko manera guttiesten dugu, altxatzen dugu, desagerrarazten dugu. Hori nahikoa beharko luke izan gure aldarrikapenak mahai gainean paratzeko: euskaraz bizi nahi dut. Edo agian pausu bat gehiago: euskaraz bizi naiz. Hizkuntzari eta beraz identitateari balioa emanez.

Eta hortxe proposamena aurtengo euskararen egunerako: modu aktiboan aritzeko indarra hartzeko aldarrikapen eguna bihurtu. Ez da aski egotearekin, izan eta aritu behar dugu euskararen alde. Eta solastatze hutsarekin erdia baino gehiago egina dugu. Has gaitezen bada.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude