“Euskara jendea”-ren bi agerraldi egingo dira Maulen eta Baionan

  • Euskara jendea dokumental sortaren atal bana aurkeztuko dituzte Maulen eta Baionan, urriaren 10ean eta 18an, hurrenez hurren. Ibaizabal-Mendebalde eta Zenbat Gara kultura elkarteek ekoitzia da dokumentala,  eta sei ataletan barrena “gure hizkuntzaren historia eta gure historiaren hizkuntza” kontatzea du helburu. Ofizialki Durangoko Azokan aurkeztuko den arren, sei agerraldi egingo dira aurrez; aipaturiko biez gain, beste lau.


2013ko urriaren 7an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"Euskara jendea" dokumentalaren grabazioa. Argazkia Euskarajendea.com.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Urriaren 10ean dokumentalaren lehen atala emango da, "Historiaren Atarian", Mauleko Zinka Ostatuan, 20:30etan. Urriaren 18an, berriz, laugarren atala eskainiko da, "Mugetan gaindi", Baionako Euskal Museoan 19:00etan.

Euskara Jendea dokumental sortak Xamarrek izenburu beraren pean 2006an argitaratutako liburua du abiapuntu. 2014. urtean, zazpi hizkuntzatan azpititulatuta hedatuko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen historia
2025eko urriaren 16
Linguae Vasconum Primitiae
Jalgi hadi mundura... eta hator etxera

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!