Bizi garen gizarte erdaldundu honetan ematen du euskararen kontuak euskaraz bizi nahi dugunon arazo direla soil-soilik, eta ez herritar guztienak.
Politikoki eta administratiboki Euskal Autonomi Erkidegoan, Euskal Hirigune Elkargoan edota Nafarroako Foru Erkidegoan bizi garen euskaldunok badakigu euskaraz gain, gaztelania edo frantsesa –beste hizkuntzak beste–, eta, aldiz, aipatutako hiru eremu administratibootan bizi diren askok ez dakite euskaraz, eta EAEn osorik eta NFEn partez euskaldunoi eskubideak aitortuagatik, euskaraz jakiteko betebeharrik ez dagoenez, euskara unibertsalizatu gabe dagoenez, euskaraz bizi nahi dugunon arrangurak eta kezkak gure arrangurak eta kezkak dira bakarrik, hein bateko elkartasuna elkartasun, pentsiodunen kontuak pentsiodunenak diren bezala, edota LGBT kolektibokoen arazoak haienak soilik diren bezala, edota feministenak emakumeenak, edota migratzaileen aferak migratzaileenak.
Gauzei horrela begiratuta, iduri du aterabidea dela goian izendatutako gizatalde zapaldu eta erdigunetik periferiara bazterrarazitako guztiok batu eta elkarrekin borrokatzea, pixkanaka periferiatik erdigunerantz eginez joateko, baina kontutxo bat gelditzen da hor ezkutuan, batere kontutxoa ez dena, baizik eta giltzarri eta ardatz, eta da pentsiodunak beti egongo direla, LGBT kolektibokoak eta emakumeak eta migratzaileak ere bai, mundu globalizatu honetan, baina gerta litekeela, asko baino lehen, euskaraz normal samar bizi garenak gero eta gutxiago izatea eta, esate baterako, Eskozian gaelikoz bizi direnak bezain urriak izatera iristea, non eta ez zaion euskararen eta euskaldunon aurrerapenari beste norabide bat eta bultzada politikoa ematen.
Goraki eta hedatuki aldarrikatu beharra dago euskara gure herriko eliteek ia beti zokoratu izan dutela azken mendeetan, eta elite horiek men egin diotela Gaztelatik zabaldu den gaztelaniaren inposizioari Euskal Herri penintsularrean, eta Paris ingurutik hedatu den frantsesari Euskal Herri kontinentalean
Goraki eta hedatuki aldarrikatu beharra dago euskara gure herriko eliteek ia beti zokoratu izan dutela azken mendeetan, eta elite horiek men egin diotela Gaztelatik zabaldu den gaztelaniaren inposizioari Euskal Herri penintsularrean, eta Paris ingurutik hedatu den frantsesari Euskal Herri kontinentalean –oroit “eraztunaren” eta antzeko jolas maltzurrak eskoletan, eta batzar nagusietan edo biltzarretan, gaztelania edo frantsesa jakin beharra diputatu izateko–; gure elea ez dela landu unibertsitate eta apaiztegietan, ez gorte eta bestelako botereguneetan, eta mendeetako zokoraketa eta landu-ezari ezin zaiola aurre egin, onenean, eskubide indibidualak hein batean errespetatuz soilik, baizik eta askoz politika eraginkorragoak behar direla abian jarri eta garatu.
Euskal Autonomia Erkidegoan, legez, herritar guzti-guztiek dute eskubidea gaztelania ez ezik euskara ikasteko Oinarrizko Hezkuntza Orokorrean, eta, halere, jakina denez, neurri apalean betetzen da hori, eta ez da neurririk hartzen hori iraultzeko. Ez dakit nola ez dagoen kexa gehiago derrigorrezko irakaskuntzatik gaztelaniadun bai baina euskaldun atera ez direlako. Amore emate orokortuaren seinale?
Gizarte bezala zerk kohesionatuko gaitu: kontzertu ekonomikoak eta hein bateko autonomiak eta gaztelaniak edo frantsesak?, eta euskara, euskaraz bizi nahi dugunon kezka baino ez da izango? Hortik Eskoziako gaelikoaren estatusera goaz, edo bretoierarenera Bretainian. Hori ez da aterabidea. Euskara ez da euskaraz bizi nahi dugunon afera hutsa.
Pentsiodunen, LGBTkoen, feministen eta migratzaileen eskubideak aintzat hartzea garrantzizkoa da estatu demokratiko batean, baina euskararen garrantzi politikoa beste bat da, eta euskara erdigunera, gure jendartearen muinera ekartzeak izan behar du gure helburua. Ikuspegi hori gailenarazi behar dugu, horretarako praktika eta legedi egokiak ezarririk. Tempus politikoak eta linguistikoak ezberdinak izango dira; autodeterminazio eskubidea eskuratzea bizkorrago lor liteke berreuskalduntzea baino; haatik, biak dira beharrezkoak.
Euskal Herri erdaldunduan euskara ezinbesteko bihurtzea da historian barrena bertako eliteek arrotz eliteekin elkar aditurik eragin dioten bazterketa bidegabeari justizia historikoa kontrajartzea, hots, Euskal Herria berreuskalduntzeko eskubide eta xedeari men egitea eta horretan indarrak jartzea, bazterketak bazterturik.
Euskara ikastea eskubide eta betebehar bilakatu ezean, frantses eta espainol itsasoetan suntsituko gara, hamarkada asko baino lehen.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]