Euskara bihotzean eta erdara ezpainean


2025eko martxoaren 11n - 09:00
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Azterketak amaitzearekin batera ohikoak bihurtu dira ikasleriaren artean, urteko garai honetan merkeak diren hegaldiak hartu eta adiskideekin bidaiatzea. Horrela egin dut neuk ere eta Londresera joateko aukera izan dut. Ildo beretik, bertan “euskaldun” pilarekin egin dut topo. Big Ben erloju ospetsuari begira argazkia ateratzeko eskatu eta horiek “euskaldunak”, uniforme berezia duten zaindariei koplak atera eta alboko “euskaldunak” barrezka, “euskaldunak” leku guztietan.

“Euskaldunak” hitza kakotx artean jartzen dut, zeren eta ez dakit zein puntutaraino izan daitekeen euskara erabiltzen ez duen norbanako bat euskaldun

“Euskaldunak” hitza kakotx artean jartzen dut, zeren eta ez dakit zein puntutaraino izan daitekeen euskara erabiltzen ez duen norbanako bat euskaldun. Bota dut, azkenean, bidaia guztian zehar buruan bueltaka izan dudan ondoeza. Badakit izugarrizko ilusioa egiten duela euskaldun bat atzerrian topatzeak eta niri ere hala egiten dit. Aitzitik, izugarrizko amorrazioa eman didate bidaia osoan zehar urrutira guri euskaraz entzun eta euskaldunak ginela ohartzerako euskaraz hitz egiten hasten zirenak.

Agian nire gauza da, baina iruditu zitzaidan gure arreta deitzeko soilik hitz egiten zutela euskaraz eta ez benetan beraien artean komunikatzeko. “Zuek nongoak zarete?” edota “Aupa Reala” bezalakoak esan eta bakoitza bere bidetik jarraitu orduko gaztelania nagusitzen zen gehiengoaren ezpainetan.

Geure buruari egin beharko geniokeen hausnarketa bat dela iruditzen zait. Euskara gure artean identifikatzeko gailu bat izateaz gain, geure hizkuntza ere bada. Berdin dio Bilbon, Londresen, Tolosan, edota Shangain, euskaldunok ez badugu erabiltzen zeinek erabiliko du eta euskara?

Julen Duhau Larrañaga

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!