“Euskaldunok planto” lelopean, euskaldunen aurkako erasoak salatzera deitu dute Euskararen Egunerako

  • "Erabil dezagun abenduaren 3a, euskararen eguna, euskaltzale kontzientzia politikoa sortzeko, pairatzen ditugun botere harremanak begi bistan jartzeko, zapalkuntzak eta aurpegi garbiketak seinalatzeko, erasoak eta erasotzaileak salatzeko". Mezu hori zabaldu dute Twitterren Euskaldunok Planto erabiltzailearen atzean dauden pertsonek. Gauerditik aurrera #EuskaldunokPlanto traola erabiltzeko proposatu dute mezu guztiak bateratu asmoz.


2020ko abenduaren 02an - 14:31
Euskaldunok Planto-ren irudia.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Gaztelaniaz eman zuen hitzaldi baten ostean, behin galdera bat egin nuen euskaraz, eta hizketan ari nintzela ¡NO ENTENDEMOS! oihuka hasi ziren publikoko beste pertsona batzuk eta oso gaizki pasa nuen”.

Halako bizipenak eraso gisa identifikatu eta mahai gainean jartzea proposatu dute Euskaldunok Planto erabiltzaileek biharko, euskaraldia bere azken txanpan sartuta dagoen honetan, "Euskararen eguna edukiz betetzera" deituz. "Euskaldunon zapalkuntzak dirauen bitartean, abenduaren 3a borroka eta salaketa eguna", izendatu nahi dute.

Pribatuan zabaldu duten lotura batean azaldu dute kanpaina eta bertan jakinarazi dutenez, Donostia inguruko talde bat da. "EH osoko euskaldunei dei egiten diegu euskaraz bizitzen saiatzean jasaten dituzten mikro eta makro erasoak identifikatzera", adierazi dute.

Tipologia ezberdineko zenbait adibide jarri dituzte erasoak identifikatzen laguntzeko: gutxiespenak, mehatxuak, xantaia emozionalak, bazterkeria, diskriminazioak, babesgabetasun egoerak, umiliazioak, inposaketa, eta beste.

Zenbait adibide jarraian:  “Euskaraz hobeto moldatzen naiz. Aurkezpen batean gaztelaniaz hitz egin nuen. Nire hizkerarekin, azentuarekin eta zailtasunekin txisteak egin zituzten”; “Nire amak ez daki euskaraz, haren gurasoek ez ziotelako hizkuntza transmititu, haiek jasan zuten sufrimenduagatik”; edo “Auzokideen whatsapp taldean euskaraz idatzi dut nire iritzia. Batzuek ez dutela euskaraz ulertzen eta gaztelaniaz denok dakigula esanez itzulpena egiteko exijitu didate”.

Mezuaren amaieran, "mugimendu euskaltzale errebelde, indartsu eta borrokalari baten alde" daudela adierazten dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
2025-07-21 | ARGIA
Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia aldarrikatu dute milaka herritarrek udaletxeen aurrean

UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]


Epai euskarafoboen gainetik, euskaraz jarraituko dutela jakinarazi eta protestara deitu du UEMAk

​UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]


Udaletan euskara normalizatzeko dekretuaren zati handi bat baliogabe utzi du Espainiako Justiziak

Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]


‘Geldi euskara zapaltzea!’ lelopean iganderako elkarretaratzeak antolatu ditu Euskal Herrian Euskarazek

Euskal Herrian euskara "hainbatetan ukatua edo bigarren hizkuntza bezala tratatua" dela salatu du EHEk, eta egoera hobetzeko hizkuntza politiketan jauziak egitea ezinbestekoa dela adierazi du. Hori dela eta, elkarretaratzeak egingo ditu Maulen, Donapaleun eta Baionan,... [+]


Hamar urte barru euskararen arnasgunerik ez dela egonen ondorioztatu dute

UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen eskariz, 2036an Hego Euskal Herrian euskararen egoera zein izanen den aztertu du Siadeco ikerketa etxeak. Hipotesi batzuk beteko balira, hemendik hamar urtera ukanen genukeen errealitate soziolinguistikoari begiratuta, "egoera... [+]


Joxe Azurmendi idazle eta pentsalaria hil da

Joxe Azurmendi (Zegama, Gipuzkoa, 1941-2025) idazle, filosofo eta saiakeragilea zendu da. Literatura eta pentsamenduaren arloan lan itzela egindakoa, intelektual gisa ez ezik, euskararen eta kulturgintzaren aldeko mugimenduetan engaiaturik eman zuen bizitza osoa. Besteak... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Non molestatuko dut?

Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]


135.000 norbanakok eta 7.500 entitatek hartu dute parte Euskaraldian

"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Eguneraketa berriak daude