Izan Bidea dinamikaren baitan Iruñeko Sarasate Pasealekuetatik espetxeraino egindako martxa honekin Sare Herritarrak presoen, iheslarien eta deportatuen eskubideak errespetatzea eta sakabanaketarekin amaitzea eskatu du.
"Gaurko ekimen honetan lurrean eseri gara, ez nekaturik gaudela adierazteko, guztiz kontrakoa, protesta egiteko, gure haserrea adierazteko eseri gara, sufrimenduari aski dela esateko, salbuespen egoerak asaldatzen gaituela adierazteko; planto egiten diogulako sufrikarioari, urrunketaren erruleta errusiarrari, euskal presoen eskubide urraketei, estatuen mendeku goseari. Horregatik eseri gara!", esan du Nafarroako Sare-ko bozeramailea den Mikel Mundiñanok martxa hasi aurretik. Segituan, manifestariak altxatu egin dira eta oinez ibiltzen hasi dira, Iruñeko espetxeranzko norabidean.
"Altxatu gara eta herri bat martxan eta mugimenduan behar dugula adierazi dugu, bidea garelako, preso, iheslari eta deportatuak etxeratuko dituen bidea izan behar dugulako", esan du Mundiñanok.
Azken hilabetetan, Covid-19a dela eta, espetxeetako egoera gogortu egin dela gogoratu du Sarek. "Urruntze politika dela eta indarrean den bisiten debekua, gurasoak ikusi gabe ia hiru hilabete daramatzaten motxiladun haurrak edota gaixotasunaren hedapena ekidin asmoz ezarri diren espetxe barruko neurriak, zeinaren ondorioz, espetxealdia oraindik eta bortitzagoa bilakatu den. Espainia eta Frantziako gobernuek euskal presoei ezarritako salbuespen legedia bertan behera utzi behar dute behin betiko. Egoerak berak erakusten duen urgentziaz. Borondate politikoa behar da horretarako eta gaur gaurkoz estatuen jarrera ez da norabide horretan kokatzen. Guri dagokigu bultza egitea, guri dagokigu estatuak mugiaraztea eta zeregin horretan denak izan behar dugu parte".
"Presoen korapiloa askatuko duen bidean elkartu behar gara denak", azpimarratu du Sarek. Eta horretarako beharrezkotzat jo dute jendartearen aktibazioa. "Salbuespenezko espetxe politika bertan behera uzteko lehenik eta preso, iheslari eta deportaturik gabeko etorkizun bati ateak zabaltzeko bigarrenik. Baina horretarako norabide horretan urratsak eman daitezkeela sinetsi behar dugu eta bide horren parte sentitu behar dugu".
Jose Mari Dorronsoro preso politikoak Frantziako Estatuan bete zuen zigorra aintzat hartu ondoren, aske utzi zuten abuztuan, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Hirugarren graduan dagoen preso baten eta bere ilobaren mendi bueltan girotutako laburmetraia aurkeztu du Hatortxurockek. Kalera irteten diren presoei harrera duina emateko beharra aldarrikatu nahi dute lan honekin.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]