Euskal preso eta iheslarien aldeko Itsas Martxa egin dute Plentzian

  • Etxeratek antolatutako VII. Itsas Martxa egin dute Plentziako itsaslabarrean, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoen etxeratzea aldarrikatzeko.


2020ko abuztuaren 17an - 10:31
Argazkia: EITB

Etxeratek antolatutako Itsas Martxa egin da igandean Plentziako itsaslabarrean, eguerdiko 12:30etan, zazpigarren urtez. “Dispertsioa stop! Preso, iheslari eta deportatuak Euskal Herrira!” izan da aurtengo leloa. Urtero lez, senideei omenaldia egin zaie lehenbizi, eta ondoren preso bakoitzeko lore bana uretara bota eta martxa egin dute paseotik hondartzaraino.

Koronabirusak eragindako pandemia egoera dela eta, antolatzaileek “elkar zaintzea eta osasun neurriak bermatzea” eskatu dute, eta aurten ez dute bazkari herrikoirik antolatu martxa burutzean.

Deitzaileek, “salbuespenezko espetxe politika hiltzailearekin amaitzeko beharra” azpimarratu dute. Ildo beretik, “berandu baino lehen denak etxera”, nahiz “preso, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria” aldarrikatu dituzte.

Duela hiru urte Badajozeko espetxean preso zegoela bihotzekoak jota hil zen Kepa del Hoyo gogora ekarri dute. 2017an egin zen IV. martxan Del Hoyoren emazte Maite Sánchezi eta bien semea den Peruri omenaldia egin zieten kaian. “Hiru urte Kepa barik. Abuztuaren 16ko VII. Itsas Martxa honetan, Kepa erail zuen eta indarrean jarraitzen duen espetxe politika kriminala bertan behera gera dadila”, eskatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


Eguneraketa berriak daude