'Euskal Pirinioetan lan eta bizi' ekimenarekin bat egin dute Fiarek eta Herrikoak


2014ko maiatzaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Pirinioen garapena bultzatzeko ekimenarekin bat egin dute Fiare eta Herrikoak. (Argazkia: Dani Blanco)

Dagoeneko, Pirinioetan aurrera ateratzeko 66 proiektu aurkeztu dira eta Udalbiltzak ekainean jakinaraziko du horien artean zeintzuk diren finantzatuko dituzten 20 proiektuak. 120.000 euro banatuko dituzte hautatuen artean.

Udalbiltzak Fiare eta Herrikoarekin sinatu duen hitzarmenari esker, finantzabide berriak izango dituzte hautaturiko proiektuek. "Euskal Herriko eremu kaltetuenen garapena bultzatu nahi dugu, kasu honetan Pirinioena, baina guztion ahaleginak batuz: gizarte eragileena, tokian tokiko instituzioena eta herritar guztiena; lankidetzarako esparru berrietan aritu eta sinergia berriak lortu nahi ditugu abian jartzen ditugun garapen politiken eragina askoz handiagoa izan dadin", adierazi du Udalbiltzako lehendakari Mertxe Aizpuruak. Ahalegin horretan, "Fiare eta Herrikoa bezalako entitateek zeregin funtsezkoa dute".

Bestelako ekonomia sustatzen duten bi erakunde

Fiare ekimenaz Ugo Biggeri Italiako Herri Banku Etikoko presidentearen hitzak jaso genituen. Bankuaren alde parte-hartzailea nabarmendu zuen, kooperatibaren eredua erabiltzen dutelako, "eta banku batetan eredu horrek ahalbidetu dezake jende askoren diru gutxirekin gauza handiak egitea.

Bestalde, banku etikoen artean, politikoki konprometituenetakoa da. 'Nire diruarekin ez' kanpaina babesten dugu, jendeak hausnartu dezan banku konbentzionaletan dituen aurrezkiak nora doazen". Konparazioetan sartuta, "banku handi batek aurrezkien zati txiki bat baino ez du bideratzen ekonomia errealera, eta gainerakoa inbertsio funtsetara, espekulazio finantzarioetara, produktu higiezinetara, banku arteko eragiketetara... zuzentzen du. Aldiz, banku etikoak ez du instrumentazio finantzarioa egin nahi, ekonomia errealean inbertitu nahi du".

Herrikoari dagokionez, Euskal Herriaren garapen ekonomikoa eta lanpostuen sorrera helburu duen arrisku kapitaleko elkartea da. Gaur egun, 4.524 bazkide ditu eta funts propioetan oinarritzen da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pirinioak
2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


Basoilarra agertu da Larra-Belaguan, baina zer esatera etorri zaigu?

Desagertzeko arriskuan dagoen basoilarra ikusi dute azken egunetan Larra eta Aztaparretako naturgunean, Belaguako La Contienda bailarako eski estazioko aparkalekuan. Jokabide arraro horrek kezka sortu du biologoen artean, aurtengo negu beroak eraginda izan baitaiteke. Basoilarra... [+]


Frankismoko bunkerrak
Hormigoizko orbainak Pirinioetako mugan

1936ko Gerra amaitzear zela, Franco diktadoreak Pirinioetan milaka bunker eraikitzea agindu zuen. Mendian horiek ikusten aspaldi ohituak gaude, baina ez genekien defentsarako lerro erraldoi bat osatzen zutela, eta azken urteetan berreskuratzeko ekimenak jarri dira abian. Izan... [+]


1900ean 18.000 pertsona bizi ziren Nafarroako ipar-ekialdean, gaur egun 3.600 inguru

Nafarroako ipar-ekialdeko eskualde honetan lau pertsona bizi dira kilometro koadroko, Erkidegoaren batez bestekoa baino hamabost aldiz gutxiago. Biztanleriaren zahartze larria eta zerbitzu publikoen gabezia dira zonaldeko kezka nagusiak.


Eguneraketa berriak daude