"Banku alternatiboa egiteko une ona da egungo krisia"

  • Italiako Herri Banku Etikoko (BPE) presidentea da Ugo Biggeri. FIARE proiektuaren bidez, Italiatik kanpo ere zabalduko ditu ateak banku honek, tartean Euskal Herrian, Bilbon. Hori dela-eta, Baserri Bizian elkarrizketa egin diote presidenteari eta bankuen gardentasuna aldarrikatu du. Espekulazioaren kontra eta ekonomia errealaren alde egin du Biggerik. Elkarrizketako pasarte batzuk euskaratu eta hona ekarri ditugu.


2012ko irailaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ugo Biggeri, BPE banku etikoko presidentea.

"Gure bankuak duen alde parte-hartzailea zertxobait iraultzailea da, kooperatibaren eredua erabiltzen dugulako eta banku batetan eredu horrek ahalbidetu dezake jende askoren diru gutxirekin gauza handiak egitea. Bestalde, banku etikoen artean, politikoki konprometituenetakoa da BPE. 'Nire diruarekin ez' kanpaina babesten dugu, jendeak hausnartu dezan banku konbentzionaletan dituen aurrezkiak nora doazen".

"Egun, konfiantza arazo larria dute bankuek, baina Banku Etikoari ez zaio halakorik gertatzen, gardena delako. Hiru banku baino ez daude munduan finantza-eragiketa guztiak webgunean argitaratzen dituztenak: BPE (gurea), Ingalaterrako bat eta Alemaniako beste bat. Beste ezberdintasun handi bat da banku konbentzionalek inbertsio murritzak egiten dituztela ekonomia errealean, eta gure kasuan, ekonomia erreala da funtsa. Banku handi batek aurrezkien zati txiki bat baino ez du bideratzen ekonomia errealera, eta gainerakoa inbertsio funtsetara, espekulazio finantzarioetara, produktu higiezinetara, banku arteko eragiketetara... zuzentzen du. Aldiz, BPEk ez du instrumentazio finantzarioa egin nahi, ekonomia errealean inbertitu nahi du. Adibidez, nekazaritzari dagokionez, finantza merkatua oso espekulatiboa da eta lur-akaparamenduaren gisako fenomenoak ematen dira. Ekonomia errealean egitura finantzarioak sortzen dituen hondamendien adibide garbia da".

Zor subiranoaz galdetuta, Ugo Biggerik dio oso negatiboa dela zorragatik ordaindu beharreko interesak nazioarteko merkatuak erabakitzea: "Herrialdearen kontra egingo du, interesekin diru asko irabazten baita eta bankuek nahiago dute zorran inbertitu, kooperatibetan edo industrian inbertitu beharrean. Gainera, absurdua da arau berberak egotea banku kooperatiba txikientzat eta banku handientzat, eta halako finantza eragiketetan arriskurik apenas egotea. Transakzio finantzarioari tasa bat jarri behar zaio".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Fiare
Banku etikoak hiru bider errentagarriagoak dira ohiko bankuak baino Lehman Brothers erori zenetik

Europako parlamentuan aurkeztu duten txosten batek erakusten ditu finantza etikoen azken hamar urteetako hazkunde datuak.


Microcredits from Fiare Ethical Bank against Social Exclusion

Andoain Town Council (Gipuzkoa, Basque Country) has signed an agreement with Fiare. Socially excluded citizens, and those in danger of being so, will be able to ask for loans from the ethical bank without the guarantees required by traditional banks.


Sabadell Bankuan zituen 209.201 euroak Fiare banku etikora eraman ditu Mañariko Udalak

Mañariko Udalak Banco Sabadellen zituen 209.201 euroak Fiare banku etikora eramatea erabaki du. Ebatzi horren bidez, “gizartea eraikitzeko bidean ­—gizartean balio justu, solidario eta humanoak sakontzeko bidean— gure harritxoa jarri gura izan... [+]


2016-03-20 | Lander Arretxea
Finantza etikoak
Eta zure aurrezkiek, zer sustatzen dute?

Sinplea dirudi: ohiko finantza erakundeek gure aurrezkiak baliatzen dituzte maileguak eman eta inbertsioak egiteko. Hori dute lehengai eta botere iturri. Gure ekarpena ezinbestekoa izanagatik ordea, inoiz gutxitan dakigu jarri ditugun sosek zein ibilbide egiten duten. Ez al dugu... [+]


Eguneraketa berriak daude