Euskal pentsiodunek adinekoen egoitzetan “eskubide urraketa posibleak” aztertzeko eskatu diote Arartekoari

  • Adinekoen egoitzen, eguneko unitateen eta etxez-etxeko laguntza zerbitzuen inguruan informazioa biltzen duen idazki bat banatu du Pentsiodunen Mugimenduak.


2020ko uztailaren 30ean - 12:58
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal Autonomia Erkidegoko Pentsiodunen Mugimenduko ordezkariek Arartekoko kideekin hitz egin dute uztailaren 29an, eta erakundeari eskatu diote iritzia eman dezala "adineko pertsonentzako egoitzetan egon daitezkeen eskubideen urraketei buruz", COVID-19 pandemiaren harira.

Pentsiodunen kolektiboek azaldu dutenez, bilera horretan adinekoen egoitzetako egoerari buruzko hainbat datu biltzen dituen idazki bat banatu dute, baina eguneko unitateetan eta etxez etxeko laguntza zerbitzuen inguruan ere mintzo dela aitortu dute. Arartekoari eskatu diotenez "eskubideak urratuz gero, eman ditzala beharrezkoak diren ebazpenak, tartean diren administrazioek jarraitutako politika publikoen egokitasuna diagnostikatzeko eta, hala badagokio, dagokion txostena egiteko".

Halaber, erakunde horrek "2019ko uztaileko Egoitzen Dekretua betetzen dela egiaztatzeko egin beharreko ikuskapen-bisitak" egitea proposatu dute, "are gehiago pairatzen diren antzeko egoerak erreproduzitzen badira".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adinekoen zaintza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!