Euskal Konfederazioak Euskararen Erakunde Publikoa utzi du

  • Euskal Konfederazioak ohartarazi zuen, azaroan izenpetutako lurralde kontratuak euskararen erronkei ez ziela erantzuten. Bai Euskal Konfederazioak bai Kontseiluak EEPko aholku batzordetik ateratzea erabaki dute.


2015eko abenduaren 18an - 09:36
Abenduaren 17an jakinarai zuen Euskal Konfederazioak EEP utziko zuela. Argazkia: Isabelle Miquelestorena.

Azaroaren 7an sinatu zuten lurralde kontratua, 2014tik 2020ra bitarteko hitzarmena. Euskal Konfederazioak adierazi zuenez, Euskararen Erakunde Publikoaren ordezkari diren Estatuaren, Pirinio Atlantikoak Departamenduaren eta Akitania eskualdearen aldetik ez zegoen hitzartutako hizkuntza polita aurrera eramateko borondate handirik.

Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariak eta EEPko aholku batzordeko kideak Euskadi Irratiari adierazi dionez, ez daude aulkiak betetzeko eta bestela ere eragile bakoitzak sekulako lana du bere arloan. Ondoko lerroetan Euskadi Irratian, abenduaren 17an, egindako elkarrizketa:

Zergatik atera zarete? Ez zaudete ados Euskararen Erakunde Publikoak daraman bidearekin?

EEPrena baino gehiago, Estatuak, Akitaniako eskualdeak eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduak daramaten politika da. Azken bi urteetan hainbat gai aitzinatu ditugu hizkuntza politikari indar berri bat emateko, eta ikusten duguna da azkenean ez dutela ezer bete, eta guk erran dugu ez gaudela aulkiak betetzeko edo itxurakeria egiteko. Nahi badute gurekin lan egin, serioski aritu behar dugu eta urrats berriak eman behar dira.

Estatuak Eurokarta izenpetu ez duenean, edo Akitaniak diru emaitzak igo ez dituenean, edo Departamenduak diru emaitzetan atzera egiten duenean, ez du paktatutakoa betetzen eta orduan hizkuntza politika hori bermatzeko prest ez gaude.

Frantxua Maitiak berriki utzi du EEPren buruzagitza. Behin-behinean dago oraintxe Jean Claude Iriart. Aldaketarako momentua izango litzateke hau?

Bai. Uste dugu gauzak berriz hartu behar direla. Gainera, Ipar Euskal Herrian instituzio bat izateko aukera dago herri elkargo bakar batekin eta gure ustez momentua da gauzak berriz mahai gainean ezartzeko eta hizkuntza politika bat aitzinera eramateko. Azken urteetan adostu duguna tokiko hautetsiekin da zein urrats eman behar diren euskara bizirik ikusteko datozen hamar-hogei urteetan. Urratsak elkarrekin definitu ditugu, baina momentu honetan Estatua, Departamendua eta Akitania dira urrats horiek egin nahi ez dituztenak. Beraz, nolabait, salaketa bat egin dugu eta gure haserrea agertu erranez gu ez gaudela prest aholku batzordera joateko gauzak adosteko eta gero haiek ez betetzeko.

Baina jarrera eraikitzailea ere erakutsi duzue eta aldarte ona ere bai. Nolako erantzuna espero duzue?

Gu beti elkarrizketarako prest eta gauzak aitzineratzeko prest. Bestalde, badugu sekulako lana bakoitzak bere arloan eta beraz guk segituko dugu lanean eta gure gonbitea izan da berriz gure bideak gurutzatu daitezen eta elkar topatu dezagun, adosteko. Estatuak, Akitaniak eta Departamenduak erran dutena da aurten ezin izan dutela egin, heldu den urtean ere ez, eta beharbada 2017an. Guk erraten dugu ezetz, egun bakoitzak kontatzen du hizkuntza baten bizitzan eta bi urte ezin ditugu itxoin besoak gurutzaturik. Guk eskatzen duguna da lehenbailehen mahai-inguru bat osatu dadin, berriz ere hizkuntza politika publiko horrek behar duen indarra ukan dezan Ipar Euskal Herrian. Zeren gizarteak eskatzen du, bertako hautetsiek eskatzen dute. Beraz, Akitaniari, Pirinio Atlantikoei eta Estatuari eskatzen dieguna da erantzun diezaioten deiadar horri.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Konfederazioa
Euskal Konfederazioak haserrea adierazi du EEPren batzar nagusian, euskararen aldeko politikei diru gehiago ez bideratzeagatik

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP) batzar orokorra izan du astelehenean 2024ko aurrekontua bozkatzeko. Alain Iriart, Euskal Elkargoko ordezkaria kontra bozkatu duen bakarra izan da.


Euskara Ipar Euskal Herrian
Azken sokatirak, hizkuntza politika eraginkor baten alde

2024 urte hastapenean adostuko du ondoko urteetarako hizkuntza politika Euskararen Erakunde Publikoak (EEP). Azken inkesta soziolinguistikoaren emaitzak eta EEPk 2050ari begira egindako aurreikuspenak esku artean, alarma gorria pizturik du euskalgintza sozialak: ezin da orain... [+]


2023-12-18 | ARGIA
Ipar Euskal Herriko instituzioei euskararen aldeko politika ausartak eskatu dizkiete, 2050erako euskaldunak %30 izatea lortzeko

Euskara 2050ean Ipar Euskal Herrian jardunaldia egin dute larunbatean Kanbon, eta Euskal Konfederazioak hizkuntza politika ausartak galdegin dizkie Ipar Euskal Herriko instituzioei. Pisu guztia euskalgintza sozialaren gain utzi beharrean, plangintza politiko bat egiteko eskatu... [+]


2023-07-13 | ARGIA
Brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea ikasle guziei zabaltzea nahi du Euskal Konfederazioak

Zientzietako azterketa euskaraz egitea onarturik, aurten euskaraz egin ahal izan dute brebeta Seaskako ikasleek. Eskubide hori ikasle guziei zabaltzea eskatu du Euskal Konfederazioak. Bordaleko Akademiako Errektoretzak ez dio atea hetsi aukerari.


Eragile andanak deitu du euskalgintzak Baionan antolaturiko manifestaziora

Larunbat honetan iraganen da manifestazioa Baionan, Azterketak euskaraz! eta Euskarari trabarik ez! leloak lehen lerroan jarriz. Hitzordua 17:00etan Suprefetura aitzinean jarri dute.


Ipar Euskal Herriko euskal komunikabideek finantziazio “iraunkorra” galdetu diete instituzio publikoei

Apirilaren 22an azterketak euskaraz pasatzearen alde Baionan eginen den manifestaziora deitu dute Kazeta.eus, Euskal Irratiak, Ipar Euskal Herriko Hitza, Herria eta Kanaldude komunikabideek. Agiri horren baitan agertzen da EEP eta Euskal Elkargoaren hizkuntza politikari buruz... [+]


Ipar Euskal Herriko 29 udalerrik sinatu dute hizkuntza gutxituen tokiko ituna

Euskara bultzatzeko 49 neurri proposatu dituzte `Tokiko Xarta´ izeneko hitzarmenean. Europako Kontseiluak udan emango dio oniritzia, eta abenduaren 3an izenpetuko dute ofizialki. 


Hizkuntza gutxituei buruzko legea onartu du Frantziako Legebiltzarrak

Iazko otsailean heldu zen Frantziako Legebiltzarrera Paul Molac diputatu bretoiaren lege proposamena. Lehen irakurketan edukiz hustu zuten diputatuek, baina abenduan, emendakinen bidez hastapeneko oinarriak eman zizkioten senatariek, gobernuaren iritziaren kontra eginez... [+]


2021-03-23 | ARGIA
Kolegio eta lizeo elebidunetan euskarazko ikasgaien alde egitea eskatu die Euskal Konfederazioak hautetsiei

Martxoaren 25ean izanen da EEPren biltzar nagusia, zeinetan aipatuko dituzten sail elebidunean euskaraz bideratu nahi lituzketen kurtsoak. "Hezkuntza Nazionalak erakutsiriko kontrako nahiakeriaren aurrean", euskarazko irakaskuntza defenditzea eskatu die hautetsiei... [+]


Bordeleko errektoretzaren erabakiaren harira, euskarazko irakaskuntzaren aldeko izenpedura bilketa abian da

Hiriburuko eskola publikoan euskara hutsezko esperimentazio proiektua abiatzea ukatu berri du Bordeleko errektoretzak, betiko argudioarekin: derrigorrezko irakaskuntza frantsesez egin behar dela. Geroz eta ahots gehiagok du jarrera hau salatzen eta herritarrak ere badu bidea,... [+]


2020-02-21 | ARGIA
Euskal Konfederazioak Florence Lasserre diputatuaren jokamoldea salatu du

 

Paul Molac diputatuak aurkeztutako lege proposamena –otsailaren 13an–  eztabaidatu eta bozkatua izan da Frantziako Legebiltzarrean. Euskal Konfederazioak Florence Lasserre diputatuak bozkaren ondoren plazaratu artikulua kritikatu du.


2020-02-13 | ARGIA
Lurralde hizkuntzen aldeko lege proposamena eztabaidatuko dute gaur Frantziako Legebiltzarrean

Libertés et Territoires taldeko hemeretzi diputatuk aurkezturiko lurralde hizkuntzen aldeko lege proposamena eztabaidatuko dute diputatuek. Oinarrizko testua Legebiltzarreko kultura batzordeak anitz murrizturik, gehiengoak alde bozkatuz gero ere aldaketa handirik ez luke... [+]


Euskal Konfederazioak deitu du “lurralde hizkuntzen” alde Parisen egingo den protestara joatera hilaren 30ean

Frantziako Hezkuntza ministro Jean-Michel Blanquerrek hizkuntza gutxituen kontra egin dituen eraso “gogorrak” gaitzestea da protestaren xedea.


2018-06-25 | ARGIA
Bi delibero euskararen inguruan

Euskal Konfederazioak joan den larunbatean, ekainaren 23an, Euskal Elkargoak euskarari buruzko bi delibero bozkatu zituen.  Euskara Elkargoaren eremuko lurralde hizkuntza gisa ofizialki aitortzeko lehena, euskararen aldeko hizkuntza politika proiektua bigarrena. Bi... [+]


Sebastien Castet, Euskal Konfederazioko kidea
Euskalgintzaren begirada, apirilean Euskal Elkargoak aurkeztuko duen hizkuntza politikari

Euskal Elkargoak hizkuntza politika bere gain hartzearen alde agertu ziren  gehiengo handian egitura berri honetako hautetsiak, iazko otsailean. Apirilaren 14an aurkeztuko dute hizkuntza politika proiektua. Horrez gain, jakina da instituzioak euskarari ezagupen bat emanen... [+]


Eguneraketa berriak daude