Euskal hezkuntzaren erronkak eztabaidagai Ikastolen Elkarteko topaketetan


2014ko azaroaren 25ean - 10:32
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
“Hezkuntza, legez eta bidez” izenburupean, hezkuntza-legeen inguruan hausnartuko dute bertaratzen direnek. (Arg: ikastola.eus)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

[09:30] Jardunaldiak antolatu ditu Ikastolen Elkarteak azaroaren 25erako, EHUren Bilboko paraninfoan. “Hezkuntza, legez eta bidez” izenburupean, hezkuntza-legeen inguruan hausnartuko dute bertaratzen direnek.

LOMCE, Heziberri 2020, Nafarroako Euskararen Legearen aldaketa edota Ipar Euskal Herriko ikastolen aurkako erasoak kontuan hartuta, euskal hezkuntza egoera berezian dagoela uste du Ikastolen Elkarteak.

Horregatik, legea izan nahi dute hizpide astearteko topaketetan. Hezkuntza zerbitzu publikoaren eta prozesuaren beraren inguruan gogoeta egingo dute, hausnarketa hau “ezinbestekoa” dela iruditzen baitzaio Elkarteari.

EGITARAUA

10:00 – 10:30 TOPAKETEN aurkezpena

10:30 – 11:45 ADRIAN ZELAIAren hitzaldia. Zerbitzu publikoaren definizioa (zerbitzu ikuspegia, sozietarioa)

11:45 - 12:00 Atsedena

12:00 – 13:30 SANTI MERINOren hitzaldia. Zerbitzu publikoa (lege-ikuspegia)

13:30 Bazkaria

15:30 – 17:30 FRANCESC COLOMÉren hitzaldia. Lege bat egiteko prozesua: eredu bat (Kataluniako Hezkuntza Legea, 2009)

17:30  IKASTOLEN ELKARTEAren jarrera


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikastolak
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!