Euskal herritarrak estraditatzearen kontra bizia eman zuten uruguaiarrak omenduko ditu Askapenak

  • Manueltxo Goiti, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez errefuxiatu politikoak Uruguain atxilotu eta Espainiara estraditatu zituzten 1994an. Estradizio hori eragotzi eta asilo politikoa eskatuz protestak egin zituzten hainbat lagunek Uruguaiko Filtroko ospitalearen aurrean; Uruguaiko poliziak gogor erantzun zuen protesten aurrean eta ehunka zauritu, dozenak atxilotu eta bi gazte uruguaitar hil zituen: Fernando Morroni eta Roberto Facal.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2014ko ekainaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
20 urte pasa dira Filtroko gertakarietatik eta Askapenak egun osoko egitaraua prestatu du.

Aurten betetzen dira 20 urte gertaera hauek jazo zirenetik eta ekainaren 21a Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen Nazioarteko Eguna dela baliatuz, egun osoko egitaraua antolatu du Askapenak Oñatin, eta bertan egingo duten ekitaldi politikoan gogoan izango dituzte Filtroko sarraskian eraildako lagunak eta Euskal Herriari babesa erakusteagatik errepresioa jasan behar izan duten guztiak.

Informazio gehiago:

Askapenaren ohar osoa Topatu.info webgunean irakur daiteke. Albiste hau webgune horretatik hartu dugu CC-by-sa lizentzia baliatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internazionalismoa
Palestina: (ez) gure izenean

Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak... [+]


2023-12-12 | ARGIA
Israelek hil dituen milaka palestinarren izenak irakurriko dituzte azpeitiarrek abenduaren 22an

Abenduaren 22an Azpeitiko herriko plazan egingo dute Gazako sarraskia salatzeko ekimena. Herritarrek bata bestearen atzetik irakurriko dituzte ahoz goran Israelek hil dituen dozenaka milaka palestinarren izenak.


Argentinako kronikak (I)
Villalba familiarekin elkartasun internazionalista

Abya Yala historia zapalkuntzaz beteriko bizitza dela esan daiteke. Bertako aberastasun naturalek paper garrantzitsua betetzen dute munduko burgesiaren metatze prozesurako.


2023-05-07 | Axier Lopez
Itxurakeria etiketan hasten da

10 urte bete ditu historia modernoko lan hilketa handienetako batek. Bangladeshko bost mila langilek arropa-fabrika batean lan egitera behartu zituzten egoera penagarrian zegoen eraikin batean. Eta hala, apirilaren 24an Rana Plazako eraikin hori bertan behera erori eta 1.132... [+]


Eguneraketa berriak daude