Manueltxo Goiti, Luis Mari Lizarralde eta Mikel Ibañez errefuxiatu politikoak Uruguain atxilotu eta Espainiara estraditatu zituzten 1994an. Estradizio hori eragotzi eta asilo politikoa eskatuz protestak egin zituzten hainbat lagunek Uruguaiko Filtroko ospitalearen aurrean; Uruguaiko poliziak gogor erantzun zuen protesten aurrean eta ehunka zauritu, dozenak atxilotu eta bi gazte uruguaitar hil zituen: Fernando Morroni eta Roberto Facal.
Aurten betetzen dira 20 urte gertaera hauek jazo zirenetik eta ekainaren 21a Errefuxiatu eta Iheslari Politikoen Nazioarteko Eguna dela baliatuz, egun osoko egitaraua antolatu du Askapenak Oñatin, eta bertan egingo duten ekitaldi politikoan gogoan izango dituzte Filtroko sarraskian eraildako lagunak eta Euskal Herriari babesa erakusteagatik errepresioa jasan behar izan duten guztiak.
Informazio gehiago:
Askapenaren ohar osoa Topatu.info webgunean irakur daiteke. Albiste hau webgune horretatik hartu dugu CC-by-sa lizentzia baliatuz.