Egunotan Forondako aireportua notizia da Txinatik eta Rusiatik hegazkinak iristen ari direlako Gasteizera, aurpegirako maskarak eta osasun tresnak banatzeko Euskal Herrian eta baita Estatu osoan ere. Baina, Forondako aireportua urte guztian egoten da zabalik; oro har, gauez aritzen da lanean. Antonov hegazkin erraldoiek urte osoan jarduten dute munduko edozein muturretik Euskal Herrira, batez ere, elikagaiak ekartzen. Daukan tamainarengatik, Euskal Herri osoan aukera hori eskaintzen duen aireportu bakarra da Forondakoa, gero, elikagaiak Gasteiztik Madrilera, Kataluniara… garraiatzeko. Elikagaiak eta koronabirusa (lll)
Dagoeneko, koronabirusaren aferak elikagaien inguruan bizpahiru irakaspen eman dizkigula pentsatzen dut. Lehena, elikagaiak albistearen epizentroan ipini ditu. Ohartaraziz elikagaiak, eta horrenbestez lehen sektorea, oso garrantzitsuak direla edozein ekonomiatan eta gizartetan. Lehen sektore indartsua edukitzea ezinbestekoa baita edozein gizartearentzat.
Bigarrenik, agerian geratu da elikagaien munduan gertatzen den zentzugabekeria. Momentu honetan osasun kontrolen aldetik seguruenak diren elikagaiak eta Nazio Batuen helburuekin bat egiten dutenak, hau da, tokian tokiko produktuak merkaturatzeko arazoak daudela ikusten ari gara. Kontrara, “sistemak” distribuzio handiena ezarri digu jarraitu beharreko eredu gisa. Nahiz eta janariak erosteko “derrigorrez” egin behar ditugun ilara luze horietan denbora dugun pentsatzeko elikagaiak munduko beste muturretik gurera ekartzean zenbat plastiko, zenbat kutsadura… sortzen duten beren ibilbidean.
"Forondako aireportua elikadura burujabetzaren aireportua eta elikagai ekonomia berri baten hasierarako aukera"
Hirugarrenik, botere publikoen eta elikagaien distribuzio handi horien arteko erlazioa ere agerian geratu da. Hau da, enpresa horiek Europatik, bertotik… dirulaguntza publiko asko eskuratu arren, botere publikoek ez dute inongo autoritate hierarkikorik, momentu honetan ere ez, enpresa horiei bertoko produkzioaren aldeko apustua egin dezaten exijitzeko. Testuinguru honetan, egia da distribuzio handiko enpresa batzuk prest agertu direla, Eusko Jaurlaritzaren babesarekin, produktu batzuk merkaturatzeko. Baina, apustua, noski, Nazio Batuek ezarritako politikei kasu egin eta tokian ekoiztutako elikagaiek izan behar duten balioa prezio duin bat ordainduta islatu behar da.
Bestalde, krisi garai hauetan ikusten ari gara, ospitale pribatuen kudeaketa esku publikoetara pasatzeko aukera dagoela eta gizartearen gehiengoak normaltzat eta esango nuke beharrezkotzat ere jotzen duela aukera hori lantzea. Elikagaiekin, ordea, aginte publikotik ez da “jokatzen” gizarteak derrigorrezko duen sektore eta izaera estrategikoa izan behar duen aktibitate moduan. Ez, betiko politikarekin jarraitzen dugu, kasu honetan Europak ezarri eta markatutako politikekin eta mezuekin jarraitzen dugu. Inongo gogoetarik egin gabe.
"Nazio Batuek ezarritako politikei kasu egin eta tokian ekoiztutako elikagaiek izan behar duten balioa prezio duin bat ordainduta islatu behar da"
Forondako aireportua elikadura burujabetzaren aireportua eta elikagai ekonomia berri baten hasierarako aukera.Lehen sektorean betikoa egitea hauxe da: hain garrantzitsua den faktore publikoa elikagaien ekonomiatik eta merkatuetatik ateratzea. Faktore publiko hori elikagaien merkatuan desagerturik baitago. Nahiz eta, agian, momentu honetan zaharren egoitzetan dauden adinekoei laguntzeko modurik egokiena bertako kalitatezko produktuak eskaintzea izan. Bertako produktuak desagerturik baitaude zaharren egoitzetan. Esate baterako, Pazko igandean, Aberri Egunean, Euskal Herriko zaharren egoitzetan, ospitaleetan, lanean ari diren langileei, edota, ertzainei, suhiltzaileei… Euskal Herriko bildotsa eskaini izan bagenie, zer gertatuko zen? Agian, zartada batean gaur egun artzainek bildotsak merkaturatzeko dituzten arazoak desagertuko ziratekeen.
Bai, elikagaien merkatuan semaforoak ipini behar dira trafikoa erregulatzeko. Merkatu sozial baten ikusmoldeaz aritzeak era guztietako soluzioak ekar ditzake, baita ekonomikoak ere. Baina horretarako, faktore publikoak elikagaien merkatuan erantsita joan behar du. Horretarako, elikadura burujabetzaren gogoeta aktibatu beharra daukagu. Zeren, ospitaleetan aurpegia estaltzeko maskarekin gertatzen den antzera, zertifikazio eta kontrol batzuk bete arren, elikagaien munduan ere kalitate gradu desberdinak daude. Eta hori tokiko produktuarentzat aukera itzela da.
Pentsatzen dut koronabirusaren krisi honek, irakurketa asko eskatzen dituela politikoen aldetik eta politikagintzaren aldetik, baita elikagaien inguruan eta lehen sektoreko eragileen aldetik ere. Elikagai bat milaka kilometrotik Euskal Herrira ekartzea oso garestia ateratzen zaio, ez soilik erosten duen enpresariari, gizarte osoari ere bai, eta zer esanik ez naturari. Elikagaiak egiten duen bidean hamaika kalte eraginez.
Eta azken gogoeta moduan, hurrengo hau esango nuke: Euskal Herriko erakunde publikoek aurrekontuetan % 0,7 ezartzen dute urtero “hirugarren munduari” laguntza eskaintzeko. Agian, hirugarren munduari laguntzeko modurik egokiena hango ekoizpen lokalari prezio duinak ordainduta Europan elikagaiak merkaturatzen laguntzea izango litzateke. Horrela, ekonomian % 0,7 faktore publiko hori modu horretan txertatuz gero, ekonomiak eta merkatuak berbideratu egingo lukete bere eragin soziala eta baita ekonomikoa ere. Bai, ekonomikoa ere bai. Zeren, ez bailitzateke izango eragin sozialaz jaio den lehen proiektua eta ekonomiak eta merkatuak oso bideragarri bihurtzen dutena. Euskal Herrian ere badauzkagu-eta horrelako adibideak.
Hasi gaitezen ekonomia berri eta etorkizundun bat lantzen lehen sektorean, zerbaitegatik deitzen da –eta hala, lehen sektorea. Geure aurrean daukagu egoerak eskatzen digun ekonomia berrian hasteko aukera. Ekingo al diogu?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]