Euskal Herriko II. Ekotopaketak aurkeztu ditu Jauzi Ekosozialak

  • "Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko" helburuarekin antolatu dituzte. Arrasaten burutuko dira, martxoaren 28an eta 29an.

Jauzi Ekosozialaren aurkezpena Donostin, 2023ko urtarrilean Jauzi Ekosoziala

2025eko urtarrilaren 29an - 07:02
Azken eguneraketa: 08:46
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskal Herriko II. Ekotopaketak antolatu ditu Jauzi Ekosozialak Arrasaten, martxoaren 28 eta 29rako, Trantsizio ekosoziala hobeto bizitzeko lelopean. Ingurumenarekin lotutako auzien inguruan eztabaidatu eta saretzeko gunea izango da Gipuzkoako eskualdea bi egunez.

Ekotopaketak “ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko apustua” direla ziurtatu du Jauzi Ekosozialak, eta parte hartzeko gonbidapena luzatu die herritarrei, “orain ez baita berandu hobeto bizitzeko”.

Duela urte bi egin zituzten Euskal Herriko I. Ekotopaketak, hainbat eragile zein norbanako bildu ziren 2022ko udazkenean Portugaleteko Sastraka Gaztetxean. Krisialdi ekosozialari aurre egiteko “antolakunde ekologista indartsu bat” sortzea erabaki zuten bertan, eta hilabete gutxira, 2023ko urtarrilean, egungo Jauzi Ekosoziala eratu zuten, “trantsizio ekosoziala bultzatzeko eragile askotarikoa eta eraginkorra, propositiboa, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan artikulatzen hasiko dena, hegemonia neoliberalaren aurkakoa eta bizitzaren aldekoa”. Euskal Herriko II. Ekotopaketak dinamika berrien pean antolatutako lehenengo jardunaldiak izango dira.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekologismoa
2025-08-01
Auzo ibilbideak (II)
Egia: aldapa alai bat

2025-07-02
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

Eguneraketa berriak daude