VII. Nazimetroaren emaitzak aurkeztu dituzte Telesforo Monzon eLab-ek, Aztikerrek eta Parte Hartuzek. Joera erreakzionarioen hazkundea bi eremutan identifikatu dute nagusiki: migratzaile eta kultura aniztasunarenean, eta genero berdintasun eta feminismoarenean. Joerak nabariagoak dira gizonen, eskuinekoen eta euskal estatuaren aurka dauden herritarren artean
Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiak, Aztiker soziologia ikerguneak eta EHUko Parte Hartuz Ikerketa taldeak 2018tik urtero egiten duten ikerketaren VII. Naziometrotik jasotako datuak aurkeztu dituzte astelehenean. Parte hartzaileei gizartean gaurkotasuna duten gaiez galdetzen zaie, eta erantzunak galdekatuen posizio politikoarekin, generoarekin edo adinarekin harremanean jartzen dira. Aurten, jarrera erreakzionarioez, migrazioaz edo gobernantza eta burujabetzari buruz galdetu diete. Guztira 1.335 inkesta erantzun dira online. Araba, Bizakaia eta Gipuzkoan 636 inkesta egin dira, 393 Nafarroa Garaian eta 306 Euskal Hirigune Elkargoan.
Joera erreakzionarioak gora Euskal Herrian ere
Euskal Herritik kanpo jarrera erreakzionarioagoak daudela antzematen dute parte hartzaileek. Hala ere, oro har Euskal Herrian zein bakoitzaren inguruan presente daudela nabaria da: herritarren %65,9ak uste du Euskal Herrian jarrera erreakzionarioak handitu direla, eta %56,6ak, hazkunde hori bere inguruan gertatu dela. Nagusiki bi alorretan nabaritu dute hazkundea: atzerriko migrazioa eta aniztasun kulturala (%61,2), eta genero berdintasun eta feminismoan (%33,4). Halaber, atzerriko pertsona migratuen eskubideen eta aniztasun kulturalen aldeko aldarriak gehiegizkoak direla uste du herritarren %37,2ak.
Beren burua "oso ezkerrekotzat" dutenen artean %15,3ak pentsatzen du migratzaileen aldeko aldarrikapeak gehiegizkoak direla
Parte hartzaileak bere burua zenbat eta ezkerrerago kokatu, orduan eta ikuspegi irekiagoa du migratzaileekiko. Halere, beren burua "oso ezkerrekotzat" dutenen artean %15,3ak pentsatzen du migratzaileen aldeko aldarrikapeak gehiegizkoak direla. "Oso eskuinekoen" kasuan, %56,7ak pentsatzen du hori. Antzerako ezberdintasunak azaldu dituzte generoari eta feminismoari dagokionean. "Oso eskuineko" parte hartzaileen %8ak pentsatzen du eremu horretan egiten diren aldarrikapenak "gutxiegi" direla, "oso ezkerrekoen" %41,9aren aldean.
Gizonak erreakzionarioagoak dira oro har, Naziometroaren arabera. Emakume eta gizonen arteko alderik nabarmenena "atzerriko migratuen eskubideak eta aniztasun kulturalean aldarrikapenak" atalean ikusten da. Gizonen %49,7k pentsatzen du aldarrikapen horiek gehiegizkoak direla, emakumeen %25aren aurrean. Euskal estatuaren aurka dauden herritarren artean, bestalde, %53,3ak uste du aldarrikapen horiek gehiegizkoak direla; aldekoen artean %34,4ak; eta gaian abstenitu direnen artean %31,9ak.
Migratu, bizitza hobea izateko
Parte hartzaileen gehiengoak uste du pertsonek bizitza-kalitate hobea izateko eta arrazoi sozioekonomikoengatik, jatorrizko herrialdeetan bizi-baldintza txarrak daudelako, migratzen dutela (Ipar Euskal Herrian, %93,4ak, Hego Euskal Herrian, %90,1ak) . Oro har, herritarren %59,8ak uste du Euskal Herrian bizi eta lan egitea nahikoa dela euskal herritarra izateko, bertan jaiotzea ezinbestekoa jotzen dutenen gainetik (%21,1). Baldintza espainiar edo frantziar herritartasuna izatea %5ak hautatu du.
Bost euskal herritarretatik lauk uste du kultur aniztasun testuinguru batean euskara eta euskal kultura "antzera" gelditu edo indartuko dela
Tokiko gobernuek (Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak edo Euskal Elkargoak) migrazioaren inguruko konpetentzia izan beharko luketela uste du %46,6ak. Hala ere, konpetentzia estatuek mantentzearen alde %30,4 azaldu da. Zer erantzun jakin ez dutenak ehuneko handi bat dira, %22,2. Etorkizunean migratzaileek euskal gizartean duten paperari dagokionez, %47,8ak uste du funtsezkoak direla gizartearen parte gisa. Aldiz, etortzea eragotzi behar litzaiekeela uste dutenak %6,3 dira.
Migrazioa eta euskara
Gizartearen kohesioarako elementu positiboa da euskara herritarren esanetan, Naziomatroaren arabera. %60ak dio euskarak dio "asko" edo "zerbait" laguntzen duela zeregin horretan; %56,9ak bizi proiektua garatzen laguntzen diela migratzaileei; eta %52,2ak "arrazismoa eta jarrera erreakzionarioak desagerrarazteko" tresna dela.
Euskara ikasteko oztopo nagusien artean hizkuntzaren zailtasuna (%52,2) eta motibazio falta (%45,3) nabarmendu dira emaitzetan; eta bere erabilera mugatzen dutenen artean, euskaldunek euskara ez erabiltzea (%36,4), digitalizazioa (%24), migrazioa (%23,5), eta "hizkuntza politika sendo baten falta" (%21,1). Kultur aniztasun testuinguru batean, etorkizunean euskara eta euskal kultura "antzera" egongo direla (%59,1) edo indartu egino direla (%21,7) uste dute herritarrek. %12,8ak uste du desagertu egingo direla.
Erabakitzeko eskubidea eta independentzia
Naziometroaren arabera, herritarren iritzian egungo tokiko gobernuen arteko harremana indartu behar da (%37,2) eta konpetentzia gehiago beharko lituzkete (%43,7). Gainera, %66,3ak uste du tokiko gobernuek beraien etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izan beharko luketela, eta %62,7ak erreferenduma egongo balitz Frantziako zein Espainiako Estatuek emaitza onartu beharko luketela.
Herritarren %43,2 independentziaren aurka dago, eta aldekoek 2020az geroztik bigarren daturik baxuena eskuratu dute, %22,2. Erreferendum ofizial batean, %38,5ak egingo luke euskal estatuaren alde. Azken urteetan joera hazkorra izan du, 2021eko azaroaz geroztik altuena baita, eta pasa den urtearekin alderatuz, 3,3 puntuko igoera izan du.
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Lander Arretxea komunikatzaile eta iritzigileak hausnarketa egin du Twitterren (orain X deritzo) Bernedoko gertaeren inguruko eztabaiden ondorenean, Twitterreko Euskal Herriko eztabaiden giro politiko zerk hartu duen. Xenofobiak eta transfobiak, irain ultraeskuindarrek, labur... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]
Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendien katalogoa gehitu dugu Mendiak aplikaziora. Abuztuan hazi zen mendi katalogoa, eta dagoeneko igoera mordoxka bat erregistratu dituzte erabiltzaileek. Webgune gisa kontsulta daiteke Mendiak.eus, baina erabilpen aproposerako, app bidez... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Mezularitza zerbitzuetan erraldoien atzaparrek eta pribazitateak kezkatzen bazaitu, Whatsapp (Meta enpresaren jabetza) eta Telegram-ekin gehiegi fidatzen ez bazara, adibidez, Signal alternatiba bat dela entzungo zenuen. Egia esanda, itxura guztien arabera, erabilpen txikia du... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]
Helburua, berez, "adingabeak babestea" da, batik bat pedofiliatik. Europako Batzordea eta Legebiltzarra udazken honetan hasiko dira araudia lantzen. Kezkak eta kexak areagotu dira zaintzaren, kontrolaren eta zentsuraren ikuspegitik.
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]