Euskal Herriko emakume zinemagileen zikloak abiatuko du Euskadiko Filmategiaren programazioa

  • Euskal emakume zinemagileak zikloa gutxienez hiru urtetan egingo da eta lehenengo honetan bederatzi zinemagileren lan bana ikusi ahal izango da, Gasteizko Artium Museoan, Bilboko Arte Ederren Museoan eta Donostiako Tabakaleran.


2021eko urriaren 5ean - 15:11
Azken eguneraketa: 17:12
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

2021ean Gasteizko Arte Garaikidearen Museora egin du salto Euskadiko Filmategiak eta hala, EAEko hiru hiriburuetan programatuko ditu zikloak. Lehenengo hau urritik abendura egingo da, “beren ibilbideetan gutxienez film luze bat grabatu duten emakume zinemagileen talentua agerian” jartzea helburu. Zinemagile bakoitzak libreki hautatu du zein film nahi duen jendaurrean erakutsi, aurkeztu eta eztabaidatu.

Honakoak dira ikusi ahal izango diren bederatzi filmak: Urte ilunak (Arantxa Lazkano, 1992), Denboraren gibelean (Mirentxu Purroy, 1993), Kamarada (Julia Juániz, 2019), Mariposas en el hierro (Bertha Gaztelumendi, 2012), Varados, (Helena Taberna, 2019), Zeru horiek (Aizpea Goenaga, 2005), Erlauntza (Mireia Gabilondo, 2020), Todo está oscuro (Ana Díez, 1997), eta Lucius Dumben berebiziko bidaia, giza eskubideak dira zure tresnarik onena (Maite Ruiz de Austri, 2013).  

Emanaldi bakoitzeko sarrera 3,50 euroan izango da. Informazio gehiago, Filmategiko webgunean.

Euskadiko Filmategia 1978an sortu zen eta bere helburua “zinemaren ikuspegitik interesgarriak diren filmak eta ikus-entzunezko lanak ikertzea, berreskuratzea, artxibatzea, gordetzea eta erakustea da, betiere euskal zinemari arreta berezia eskainita”.


Irakurri gehiago: Zinema Kultura Euskadiko Filmategia
Zinema kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Berriketa gutxi
Tripako minez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...