Euskal Herriak Kapitalari Planto! plataforma sortu da, oldarraldi kapitalistari erantzuteko

  • Asteazkenean aurkeztu dute plataforma, eragile sozialek, sindikatuek eta alderdiek osatzen dutena. Bilboko Sabin Etxearen aurrealdean egin dute aurkezpen agerraldia.

(Argazkia: Ecuador Etxea)

2019ko maiatzaren 23an - 11:20

Hauteskunde testuinguruaz baliatuta, agerraldiari ukitu performatiboa eman diote plataformako kideek: Sabin Etxearen aurrealdean eman dute ezagutzera plataforma, EAJren hauteskunde kanpainako murala gibelean zutela; horrez gain, EAJ, PP eta PSOEren propaganda kartel bana jarri dituzte panel batean, eta bakoitzaren ondoan tximu maskaraz jantzitako pertsona bat ageri zen keinuka. Keinuak ondokoa adieraztera zetozen: ez ikusi, ez entzun, ez mintzatu. Zeharkakoa izanik ere, mezu argia helarazi dute: “Euskal Herrira datozen enpresa handien aldeko politika” egiten ari direla seinalatutako alderdiak. Enpresei “sarritan alfonbra gorria jartzen diete erakundeek, interes orokorren aurka”, adierazi dute.

 “Guztia da merkataritzarako bideragarria, dena izan daiteke negozio ona: hezkuntza, osasuna, ura, energia, lurra, zaintza, erosketa publikoa, inbertsioak, merkataritza digitala, berrikuntza, eta abar”, adierazi du plataformak. Desberdintasun, agintekeria eta jasangarritasun ezari dagonionez, kapitalismoak jendartea aurrekaririk gabeko puntu batera eraman duela azpimarratu dute. Beren aldetik, kapitalismoaren oldarraldiari erantzuteko batu dira. Botere korporatiboen aurka agertu da plataforma, hauen forma edozein delarik ere: “nazioarteko itunen bidez, multinazionalen gehiegikerien bidez edota finantza ekonomiaren erasoen bidez”.

Euskal Herriaren etorkizunaren gaineko ardurak eraman ditu plataforma sortzera, herri bezala kapitalari eta botere korporatiboen ezarpenari aurka egitea xede. “Burujabetzaren alde borrokatu behar dugu herriok. Baina ez aberastasuna nola banatzen dugu erabakitzeko bakarrik, baita pertsonak erdigunean jarri, eta nola eta norentzat ekoizten dugun erabakitzeko ere. Lan eta giza politiken inguruko erabakiak gure lurraldean hartu behar ditugu. Horretarako, lan harreman eta babes sozialerako euskal eremuaren garapena ezinbestekoa da”, azaldu dute.

Aurreratu dutenez, euskal korporazioen inguruko jarraipena egingo dute: “interes orokorraren aurka, gure lurraldean instituzioek jarritako alfonbra gorriarekin ezartzen diren transnazionalen jarduerak aztertuko ditugu”. Horrez gain, “gehiengo sozialaren ongizatea mehatxatzen duten politika publikoak” ere gertutik jarraituko dituztela jakinarazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antikapitalismoa
2024-04-15 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazioa
"Ez da trantsizioa, espekulazioa da"

Euskal Herria Bizirik sareak antolatuta eta 84 eragilek deialdiarekin bat eginda, 2.200 pertsona manifestatu dira "Lurraren defentsan" Azpeitian, apirilaren 13an. Goizean bertaratu direnek lau tailer eta mahai-inguru baten bidez aztertu dituzte zein diren berdez... [+]


Campi Bisenzioko GKN fabrikan batu dituzte langile borroka eta ekologismoa

2021eko uztailaren 9an jaso zuten kanporatze abisua Campi Bisenzioko GKN lantegiko 422 langileek. Biharamunean berean abiatu zuten fabrikaren okupazioa eta orduz geroztik bertatik dabiltza borrokan, deslokalizazioaren aurkako borroka zena bestelako industria eredu baten aldeko... [+]


Kargurik gabe aske utzi dituzte Lurraren Altxamenduak sareko atxilotuak

Iazko abenduan hormigoi ekoizle den Lafarge lantegi batean burutu ekintza ekologistari lotua zen ekainaren 5eko sarekada. Kargurik eta kontrol judizialik gabe aske utzi dituzte atxilotu guziak.


Eguneraketa berriak daude