Euskal Herria turistentzako postal bihurtzen ari direla salatu du Ernaik Guggenheimen

  • Bilboko Guggenheim museoko urmaelan hainbat gazte sartu dira turistaz mozorrotuta, Euskal Herria turistentzat moldatutako postal bihurtzen ari direla salatzeko.


2017ko ekainaren 13an - 14:52
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu
Gazteak postaletako herriaren atzean daudela azaldu du Ernaik: "kanpotik datozen turistak pozik egon daitezen kateatzen gaituzten lan prekarioetan". Uda garaian herri ereduen arteko talka hori areagotu egiten dela salatu dute, turistei luxua eskainiz eta gazteei miseria eta esplotazioa.

Lan prekarioak izanda, gutxi batzuen bigarren eta negoziorako etxebizitzak eskuratzea ezinezkoa dela esan dute. "Eskubide bat omen dena, espekulatzeko erabiltzen dute", adierazi du Ernaik.

Demografian dituen ondorio kaltegarriak ere nabarmendu dituzte: "aldera hauek, herrian garatzen den harreman ereduan eragiten du, komunitatearen deseraikuntza bultzatuz eta kapitalaren logika espekulatibo indibidualistaren alde eginez".

Herri eredu honen erantzuleak agerian utzi behar direla nabarmendu du Ernaik: "erantzule politiko eta ekonomikorik behinenak eredu hau bultzatu eta sustengatzen duten instituzio eta enpresak dira, ezein turistaren gainetik".

Eredu zapaltzaile horri aurre egingo dion alternatiba independentziatik, sozialismotik eta feminismotik eraiki behar dela azpimarratu eta borrokan jarraitzeko deia luzatu dute: "gu ordea, borrokan bizirik eta ilusioz, beste Herri bat eraikitzen gabiltzan gazteak gara. Herrian bizi nahi dugu, gure Herria bizi nahi dugu. Postaletako herriaren aurrean, eraiki eta borrokatu dezagun bizirik dagoen herria".

Topatu.info-k egindako argazkiak:

 


Turismo masiboa kanalean gehiago
2026ko apirilaren 7
Barra warroak
Sex on the beach

2026ko martxoaren 11
Makillajea

2025eko irailaren 17
Gurutzatuta

2025eko ekainaren 4
Gora beti

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.