Euskal hedabideen Interneteko audientzia %60 igo da azken bi urteotan

  • Euskal hedabide ez publikoetako Interneteko audientzia gora doa etengabe eta %60 igo da azken bi urteotan Hekimen elkarteak jakinarazi duenez.


2015eko urriaren 08an - 10:45
Goranzko joera erakusten dute Hekimen elkarteko kide diren euskal hedabideen webguneek.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sesioei erreparatuz gero, joan den maiatzean inoizko kopuru altuena lortu zuten Hekimen elkarteko kide diren euskarazko webguneek: 1.810.000 bisitatik gora. Beste hainbeste esan liteke erabiltzaile kopuruari dagokionez —alegia, zenbat erabiltzaile ezberdin sartu ziren webguneetan— eta orriei dagokienez ere —bisita batean bisitatzen diren orri kopuruak—: lau milioitik gora.

Aurtengo lehen seihilekoaren datuei begiratuta, berriz, esan behar da igoera are handiagoa aurreikusten dela aurten, aurreko urteko %15 inguruko igoeren ordez %40 inguruko igoera bat iragartzen baitute datuek. 2015eko maiatzean bildu zuten Hekimeneko webguneek inoizko bisita gehien: 1.810.837 hain zuzen ere.

Horrek esan nahi du Hekimeneko webguneetan gero eta denbora gehiago ematen dutela euskal kontsumitzaileek, nahiz eta bisiten batez besteko iraupena jaisten ari den. 2011. urtean 6 minutu inguruko bisitak egiten zituzten kontsumitzaileek, eta 2015eko lehen seihilekoan 4 minutu ingurukoak izan dira, batez beste.

Hekimen Analytics, sektoreko jarduera aztertzeko

Datu hauek guztiak herri ekimeneko euskal hedabideen elkarteak martxan jarri duen Hekimen Analytics proiektuak bildu ditu. Hekimen Analytics euskal hedabideen sareko jarduna ezagutzeko eta aztertzeko tresna da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Udalbiltzaren diru laguntzei esker elkarteak aurrera eraman eta CodeSyntax enpresak garatu duena.

Aurten bertan martxan jarri da. Haren bidez, Euskal Herri osoko eta euskarri guztietako berrogeita sei webguneren emaitzak jasotzen dira. Tresnak aukera ematen du hedabide bakoitzaren kopuruak ez ezik elkartea osatzen duten hedabide guztiek metatutako datuak ere ezagutu ahal izateko; halaber, webguneen artean alderaketak egiteko.

Denera, hogeita hamar aldagai baino gehiago kontuan hartu dira, horien artean sesioak, erabiltzaileak, orriak, bisiten iraupena edo Twitterreko jarraitzaileen jarduna.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2025-10-16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025-08-20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude