Euskal hedabideen diru-laguntzak hizpide Eusko Legebiltzarrean

  • Euskarazko hedabideen diru-laguntzak banatzeko irizpideez hitz egingo du Hekimenek Eusko Legebiltzarrean.


2014ko azaroaren 24an - 10:52
Azken eguneraketa: 13:44
Hekimenen batzar nagusia hilaren 14an Andoainen: bestelako laguntza politika eskatu diote Jaurlaritzari (argazkia: Zuzeu).
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskarazko hedabideen sektorea biltzen duen erakundearen izenean Alberto Barandiaranek hartuko du hitza Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordean.

Erabaki polemikoa

Azken asteetan polemika-iturri izan da Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak euskal hedabideentzako diru-laguntzak banatzean egindako irizpide aldaketa.

Aldaketa horren ondorioz, besteak beste, ARGIAren webguneak %20ko murrizketa jasan du.

Berria egunkariak ere laguntza gutxiago jaso du aurten: %14ko jaitsiera, 210.000 euro.

11:30ean izango da hitzordua eta zuzenean jarraituko dugu ARGIA.eus-en.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inbertsio publikoak
Eguneraketa berriak daude