Elhuyar aldizkaria hiru hilean behin argitaratuko da aurrerantzean

  • Egoera ekonomikoak behartuta, Elhuyar aldizkariak maiztasuna murriztuko duela iragarri du. Hilabetekari izatetik hiru hilero argitaratzera pasatuko da.


2015eko martxoaren 24an - 11:31
Hilero argitaratu izan da Elhuyar 1989tik orain arte. Murrizketek hiruhilabetekari bihurtu dute.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Euskarazko aldizkari zientifikoak lau zenbaki publikatuko ditu urtean paperean: martxoan, ekainean, irailean eta abenduan.

Salmenten eta diru-laguntzen jaitsierak aldizkaria baliabide urriagoekin utzi dutela adierazi dute Elhuyar-eko arduradunek aldizkariaren webgunean argitaratutako oharraren bidez.

Dena den, aldizkariarekin lanean jarraitzeko konpromisoa agertu dute. Aldizkariko zuzendari Eider Cartonen arabera, “paperean ezin dena webgunean eta sare sozialen bidez” lantzeko asmoa dute.

Zientzia eta teknologiarekin lotutako gaien inguruko informazioa euskaraz emateko helburuarekin 1986an sortu zen Elhuyar aldizkaria. 1989tik argitaratu da hilero orain arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskarazko hedabideak
2025eko urriaren 16
Berriketa gutxi
Risottoa

2025eko abuztuaren 20
Jaurlaritzaren publizitate banaketa
Hedabide erdaldunen zakua, gero eta gizenago

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.