25 eta 29 urte bitartean emantzipatzeko diru laguntzak ematea aurreikusten du Jaurlaritzak

  • Eusko Jaurlaritzak Gazteen Emantzipazioa Laguntzeko 2030 Euskal Estrategia aurkeztu du asteazkenean, emantzipazio adina 28ra jaisteko eta soldatak 2010ko kopuruetara iristeko helburuz. Diru laguntzak ematea aurreikusten du, eta gazteei zuzendutako 13.500 lanpostu berri sortzea 2024rako.


2022ko abenduaren 07an - 15:53
Gazteei emantzipatzen laguntzeko diru laguntzak ematea aurreikusten du Jaurlaritzak. /Argazkia: Hala Bedi

EAE Euskal Autonomia Erkidegoan emantzipatzeko batez besteko adina 30 urtekoa da, Europako batez bestekoa baino lau urte beranduago. Faktore hori bizitza eta familia proiektuetan eragozpen dute gazteek, Eusko Jaurlaritzak asteazkenean aurkeztutako Gazteen Emantzipazioa Laguntzeko 2030 Euskal Estrategia txostenean jasotzen denez, eta gizartea geroz eta zaharragoa izatea eragiten du. Jaurlaritzaren estrategiak proposatzen du diru laguntzak ematea 25-29 urte artean daudenei, eta gazteei zuzendutako 13.500 lanpostu berri sortzea 2024rako.

2020an, emantzipazio-tasa azken hamar urtean txikiena izan zen 18 eta 34 urte bitartean. Jaurlaritzak egindako diagnostikoak arrazoi gisa identifikatu ditu soldata baxuak, lan prekaritatea eta etxebizitzen garestitzea, bereziki alokairukoak.

Horren aurrean, asteazkenean aurkeztutako estrategiak hainbat helburu markatzen ditu: batetik, emantzipazio adina 2025erako 29 urtera jaistea, eta 2030ean 28 urtera. Bestetik, soldatak 2010eko kopuruetara iristea –orain baino 200 euro gehiago, baina inflazioa baino 400 euro gutxiago–. Otsailera bitartean ekarpenak egiteko epea zabaldu du, eta martxorako estrategia onartzea espero du.

Helburu horiek lortzeko aurreikusten diren diru laguntzak oraindik ez ditu zehaztu Jaurlaritzak, besteak beste zenbatekoa, iraupena eta ezaugarriak. Hala ere, El Diario hedabideak jaso du laguntzak jaso ahal izateko erakutsi beharko dela denbora jakin batez egon bertan erroldatuta egon izana; gutxieneko errenta bat eduki beharko dela, eta gehienezkotik ez pasa; eta laguntzek iraupen mugatu bat izango dutela.

Neurri berri horrekin batera, Jaurlaritzak gogora ekarri ditu dagoeneko abian diren laguntzak; hala nola, 2023-24an, gazteentzako 13.500 enplegu sustatuko dira Gazte Enplegurako Talka Planaren sei programen bidez; etxebizitzen sustapen publikoetan 36 urtetik beherakoentzat %40ko kupoa gorde beharko da; edota gazteentzako alokairurako laguntzak 300ra igoko dira.

Estrategiaren txostenak Gazteen Euskal Behatokiaren datuak bildu ditu, eta soldatatik haratagoko zenbaki esanguratsuak ageri dira: behin-behinekotasun tasa % 62,6koa izan zen EAEn, 2020an, 29 urtera arteko gazteen artean –% 46,5 2010ean–. Espainian % 53 izan zen, eta EB-27n % 33,1. Partzialtasun-tasa, ostera, 2012an % 12,2 izatetik 2020an % 32,5 izatera igaro zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Inbertsio publikoak
Enpresa publikoak eraitsiko du Garoña, 40 urtez Iberdrola eta Endesak ustiatu ondoren

Espainiako Gobernuaren Enresa enpresa publikoaren esku geratu da instalazioaren titulartasuna, eta eraisketa lanetarako guztira 475 milioi euroko gastua aurreikusi dute. 40 urtetako etekinak pribatuak izan eta gastuak publikoak izan direla salatu du Araba Garoña Gabe... [+]


Funts putreei aurre egingo dien banku publiko bat sortzea baztertu dute EAJk, PSEk eta PPk Legebiltzarrean

Elkarrekin-Podemosek eta EH Bilduk aurkeztuta, enpresa estrategikoei lagunduko dien banku publiko baten sorrerari buruzko mozioa eztabaidatu dute Eusko Legebiltzarrean. Euren esanetan garrantzitsua da enpresa horiek EAEn errotuta eta funts putreen eraginpetik kanpo egotea... [+]


Inbertsio publikoak mozkinak pribatizatzeko

Ohiko teoria ekonomikoaren arabera, inbertsio pribatuak publikoak baino eraginkorragoak dira. Inbertitzaile pribatuek beraien enpresatan inbertitzen dute ekoizpena bizkortzeko eta ondorioz mozkin itxurosoak eskuratu ahal izateko. Alabaina, gauza bat da teoria interesatuak dioena... [+]


2017-11-30 | ARGIA
Abenduaren 12ko greba handira begira jarri dira hezkuntza publikoko langileak

Ostegun honetan grebara deituta zeuden 26.000 irakasletik %70 ez da lanera joan, sindikatuek jakinarazi dutenez. Jaurlaritzak lantaldearen erdira murriztu du jarraipena.


Eguneraketa berriak daude