Euskarazko hedabideen diru-laguntzak banatzeko irizpideez hitz egingo du Hekimenek Eusko Legebiltzarrean.
Euskarazko hedabideen sektorea biltzen duen erakundearen izenean Alberto Barandiaranek hartuko du hitza Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Batzordean.
Erabaki polemikoa
Azken asteetan polemika-iturri izan da Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak euskal hedabideentzako diru-laguntzak banatzean egindako irizpide aldaketa.
Aldaketa horren ondorioz, besteak beste, ARGIAren webguneak %20ko murrizketa jasan du.
Berria egunkariak ere laguntza gutxiago jaso du aurten: %14ko jaitsiera, 210.000 euro.
11:30ean izango da hitzordua eta zuzenean jarraituko dugu ARGIA.eus-en.