Euskal errepresaliatuak etxerako bidean jartzeko premia aldarrikatu dute Lasterbidean

  • Lakuntza eta Arbizu artean ospatu da Lasterbidean lasterketaren zazpigarren edizioa, "Leisterka denak itxaa!" lelopean. Korrikaren kirol eremutik jaiotako euskal errepresaliatuekiko eta beren gertukoekiko elkartasun herri ekimen honetan ehunka lagunek hartu dute parte. Eguraldia ez dute lagun izan, baina hala ere giro paregabea izan da egun osoan zehar.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 20an - 09:06
2018ko edizioko irudia, Ondarroan. Argazkia: Lasterbidean.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lasterbidean euskal errepresaliatuekiko eta beren gertukoekiko elkartasun herri ekimen bat den heinean, desagertzeko jaio den ekimen bat da. “Ez genuke halako ekimen gehiagorik antolatu nahi” esaten dute antolatzaileek, "horregatik, hau azkena izatea nahiko genuke. Baina azkeneko preso eta iheslaria etxean egon arte halako ekimenak antolatzeko konpromisoari eusten diogu”.

 

Albiste hau Ahotsak argitaratu du eta CC-By-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!