Euskadiko Selekzioa lortzea, ezbairik gabe, lorpen historikoa izan da. Baina horretan geratzen bada, euskaldun askorentzat –ni barne, nafarra bainaiz– egunik ilunena eta tristeena izango da. Lehenengo egunetako poza eta berotasuna gozatu ondoren, itzul gaitezen errealitatera.
Oraingoz, Euskadiko pilota selekzioan Araba, Bizkai eta Gipuzkoako lizentzia duten euskal pilotariak soilik lehiatu ahal izango dira. Hortaz, kanpoan geratuko dira Nafarroakoak eta Iparraldekoak.
Gauzak horrela, Nafarroako pilotariek Espainia, eta Iparraldekoek Frantzia ordezkatuko dute, hurrenez hurren. Espainiako eta Frantziako ikurrekin lehiatuko dira. Areago, euskaldunen arteko borroka eta lehia izango da.
Badakit 40 urte baino gehiago daramatzagula euskal selekzioa aldarrikatzen, euskal selekzioaren esperoan. Merezi du hainbeste urte itxoitea eta euskal selekzioa izan beharrean Euskadiko Selekzioa lortzea? Bide erdian geratzea ote da irtenbidea? Nire irudiko, ez. Gainera, kontuan hartu behar dugu batzuentzat hau guztia aski izan dela eta haien ustez nahi genukeena jadanik lortu dela. Kitto.
Merezi du hainbeste urte itxoitea eta euskal selekzioa izan beharrean Euskadiko Selekzioa lortzea? Bide erdian geratzea ote da irtenbidea?
Martxel Toledok dioen bezala, “ezin dugu inolaz ahaztu garaipen osoa izateko ofizialtasun horren beste zati bat, eta garrantzitsua, gainera, falta zaigula oraindik, alegia, zazpi herrialdeak kontuan hartuko dituen euskal pilota selekzioa izatea”. Nik, garrantzitsua esan beharrean, garrantzitsuena esango nuke. Emandako urratsa ez da nahikoa, ezbairik gabe; horretan geratuz gero, hobe geunden lehen bezala.
Tamalez, euskaldunok horren gaineko eskarmentu hurbila eta garbia daukagu. Trantsizio garaian, sasidemokraziarekin batera, euskaldunen arteko aldi baterako zena betiko banaketa administratiboa izatera pasa zen. Egun alaiena eta historikoena izan zitekeena egun tristeena eta ilunena bihurtu zen –euskaldun batzuentzat bederen–. Ezin dugu ahaztu egun horretatik aurrera Hego Euskal Herriko euskaldunak bi autonomia erkidegotan banatuta geratu ginela, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Komunitatea, bakoitzak bere erakunde ofizialak dituela, bere lehendakaria, legebiltzarra, epaileak... Erkidego horietako batek, gainera, “Euskal” deitura patrimonializatu duenez, ez bakarrik espainiarren ekimenez, asmo txarreko euskaldunen eskutik ere bai, denborak aurrera egin ahala, bidea eman du pentsatzeko euskaldunak bakarrik euskal erkidego horretakoak direla, nafarrak kanpoan utzita.
Kirol eremuan arrisku bera daukagu, gauza bera gerta dakiguke. Euskaldun arteko pitzadura handitu egin daiteke. Harritu egin naiz ikusita zer artikulu gutxi argitaratu diren arrisku horren gainean, eta argitaratu dituztenen artean, Martxel Toledorena kenduta, iruditu zait bigarren mailan geratu direla euskal kirolarien artean sor daitekeen arrakalak Euskal Herriari ekartzen ahal dizkion buruko minak eta artegatasuna.
Kirola herri baten ikur garrantzitsua da, garrantzitsuenetarikoa hain zuzen, eta oraingo hau oso aurrekari kaltegarria izango da baldin eta, egunen batean, beste kirol batzuetan ere bide bera hartzen bada. Ez gaitezen berriro erori akats larri berean, jar ditzagun erremedio guztiak berandu izan baino lehen, eta jar ditzagun indar guztiak benetako euskal selekzioa lortzeko.
Gerardo Luzuriaga
Nazar, Nafarroa
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]