Euskadi 7 = 1 da, ez “Irurac bat”!

  • Jean Louis Davantek Enbata-n ateratako iritzi artikulua:


2021eko abenduaren 14an - 09:12
Azken eguneraketa: 10:23
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Sabino Arana Goirik (1865-1903) Euzkadi hitza – geroztik Euskadi bilakatu dena – sortu zuen 1893an Euskal Herri osoaren izen politikotzat, gure lurralde historiko guztiak horren baitan bilduz. Axularrek bere Gero liburuko hitzaurrean 1640 urtean Euskal Herriko partaide bezala izendatu zituenak dira  Nafarroa Garaia, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Lapurdi, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba (Alaba-herria), gaurko grafian emanez. Sabinok bere gisan eta bere grafian abarkatu zituen Euskeldun Batzokijako araudietan (1894), zehazki 7. zatian (Confederacion), haatik Nafarroa (Nabarra) bi zatitan banatu gabe. Baina gure bi auzo handiek euskaldunen erresuma zatitu zuten 1200 urte inguruan hasiz, eta gero Nafarroatik gelditzen zitzaiguna bulta honetan bi lurraldetan moztua dago. Beraz Euskal Herria edo Euskadi Axularrek izendaturiko zazpi euskal lurralde historikoen orokortasuna da zalantzarik gabe.

Hortik “Zazpiak Bat” lema, Arturo Campion idazle nafarrak 1876an asmatu zuena. Haatik aurrekariak bazituen. XVIII. mende erditsutan Jean-Philippe de Béla mauletar zaldunak idatzi zuen “On divise les Basques en sept pays ou provinces”. Bere aldetik Aita Larramendik, zenbakirik aipatu barik, euskal lurraldeen elkartzeko xedeari bide bat ireki zion. Berantago Garat gazteenak Napoleoni eskatu zion mugaren bi aldeetako euskal lurraldeak bil zitzan inperioaren baitan, “les quatre cantons Basques espagnols et les trois cantons Basques français” elkartuz. Kantonamendua Suitzako adieran erabiltzen du, ez Frantziakoan. 1836an Agosti Xahok euskal gramatika lan bat agertzen du Anton Abbadiaren hitzaurre batekin, eta liburua eskaintzen dute “Zazpi Uskal-Herrietako Uskalduner”. Kontzeptua errepikatuko du idazle zerrenda luze batek: Louis-Lucien Bonaparte printze euskaltzaleak euskalkien mapa famatuan, Hiribarren, Arrese-Beitia, Casal, Ibarrart, Mendiague, Otaño, Adema-Zalduby, Otxalde, Zapirain, Mixel Labéguerie, Etxahun Iruri, eta beste frankok…Halaber Sabinoren ikurriña beretzen dute lurralde guztietako euskaltzaleek eta orokorkiago herritar soil askok.

Egia da Zazpi zenbaki horrek arrakasta gehienik Iparraldean duela. Hegoaldean maizago erabili dira Irurac Bat eta Laurak Bat lemak. Irurac bat XIII. mende erditsutan asmatu zuten Azkoitiko zalduntxoek, hiru Baskongaden batasuna aldarrikatuz, hots Araba, Bizkaia eta Gipuzkoaren arteko elkargoa, eta xede hori da gaur betetzen dena. XIX.ean Laurak Bat oihustatu zuten euskaltzale karlistek, eta beste hori da Iparragirrek Gernikako Arbola himnoan bere gain hartzen duena. Hendaiako muga Hegoalderantz gainditzeko unean “Hara Espainia” abesten du. Baina gu Iparraldekoak zer gara? Frantsesak naski, Euskal Herritik bazter utziak. Baina gure bardo nazionalari barkatzen ahal diogu bere garaian kokatuz, duela laster bi mende. Gainera merezi luke delako himnoa Euskal Herri osoko ereserki nazionaltzat har diezogun.

Horren lauko ametsa bederen bete bazen, bainan ez, hori ere hilortu. Alta bada Gernikako araudiak Nafarroa Garaiari atea irekirik uzten dio, haatik nafar eskuin anti-euskaldunak muzin egiten dio, PSOE alderdiak ere bai, 1932ko iruzurra errepikatuz, erreferendumik ez eginez. Euskaldunak hain aberatsak gara non Hegoaldean bi autonomia baditugun, bi parlamentu, bi gobernu, bi hiriburu ehun kilometrotan, baina botere gutirekin, beti Espainiak zalantzan jartzen dituen eskumen eskasen jabe ahulak. Dena dela, nahiz biek euskaldunetik baduten, Baskongadetakoak labela monopolizatzen du, Euskadi / Pais Vasco izena Irurac Bat horretan bahituz, beraz Iparraldea eta Nafarroa Garaia deskalifikatuz. Horretan ardura handia du naski euskal eskuinak. Finki oroitarazi behar zaio jadanik badakiena, Baskongatetako eskualde autonomoa Euskadi osoaren zati bat baizik edo besterik ez dela.

Haatik iduri zait euskal ezkerraren erantzuna ez dela behar lukeen mailakoa. Euskadiren ordez Euskal Herria izena erabiltzen du, baina horrek bi akats baditu: batetik Euskal Herria euskararen lurra da, polikatik at; hara zergatik Sabinok Euzkadi baliokidea asmatu zion politikarako. Bestetik Euskadi labela Irurac Bat horri uzten dio, Euskadi izena Euskal Herria izenetik aldenduz, biek ber adiera dutelarik: Axularren zazpi euskal lurralde historikoek osatzen duten sabindar aberria. Haatik txarrena da biak Baskongadetan bahitzea euskal eskuineko batzuek egiten duen bezala.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Irailak 3 Bilbo

Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]


2025-09-26 | David Lindemann
EHU: IKT zerbitzu etikoago baterantz

Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]


2025-09-25 | Iñaki Lasa Nuin
Noizko gizateriaren ekinokzioa?

Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]


2025-09-25 | Markel Elortza
Herriak bakarrik salba dezake herria

Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]


Irakurketa

TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]


Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


CAF, negoziorik ez genozidioaren kontura

2018ko uztailean, CAF Beasaingo enpresa batzordeak lehen aldiz eskatu zion ofizialki CAFeko zuzendaritzari Jerusalemgo tranbiaren esleipen konkurtsoan ez parte hartzeko. Momentu horretan egoerak gaurkoarekin zerikusirik ez bazuen ere, ohiko trenbide batetik harago, proiektu hori... [+]


2025-09-24 | Mounir Marjieh
Genozidioaren eragina Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen

Mundua Israel Gazan egiten ari den genozidioaren hondamendira begira dagoen bitartean, kolonoen mugimenduak eta Israelgo armadak triskantzak egin dituzte Zisjordanian eta Ekialdeko Jerusalemen. Ondorioz, palestinar gisa han bizitzea eguneroko borroka bihurtu da, biziraupenekoa:... [+]


2025-09-24 | Taher Ali
Bi urte

Dena aldatu da urriaren 7an Al-Aqsa Uholde Operazioa hasi zenetik. Palestinarrok utzi diogu biktima perfektuen eta terroristen arteko nahasketa izateari, batzuek konturatu nahi ez dutela dirudien arren. Irudi lazgarrien gaindosiak, azkenik, masa handien enpatia erreala eragin du... [+]


Israelen zuritzea eta ezkutatzea Gasteizko txakur txapelketan

Asteburu honetan jakin dugu, Palestinarekin Elkartasuna plataformako kideen bitartez, Israelek 33. FCI/IGP Munduko Txapelketan parte hartu duela, Gasteizen ospatu den nazioarteko txakur lehiaketa batean. Duela egun batzuk izan genuen txapelketaren berri, baina Israel ez zegoen... [+]


2025-09-20 | Iraitz Amor Pla
Dutxa hotz bat denontzat

Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]


2025-09-19 | Haritz Arabaolaza
Kritikoak edo kritikariak

Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]


Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Eguneraketa berriak daude