Europar Parlamentuak eta Europako Kontseiluak akordioa lortu dute amiantoaren inguruko araudia aldatzeko. Langileek mineral kantzerijenoarekiko izan dezaketen gehienezko esposizioa hamar bider jaitsiko dute. Europar Batasunaren arabera eraikuntzaren arloan 7 milioi langile daude amiantoarekin kontaktuan izateko arriskuan.
Europako Batzordeak amiantoaren arriskuak gutxitzeko 2022ko irailean proposatutakoaren ildotik, astearte honetan akordioa lortu dute Europar Parlamentuak eta Europako Kontseiluak, amiantoaren inguruko araudia aldatzeko.
Akordio horren arabera, langileek mineral horrekiko izan dezaketen gehienezko esposizio-maila %0,1etik %0,01era jaitsiko litzateke; hamar bider gutxiago beraz. Eta horrez gain, Europar Batasuneko herrialde bakoitzari sei urteko trantsizio epea emango zaio amianto zuntzak neurtzeko sistema modernoago bat ezartzeko –mikroskopia elektronikoa–. Horren ostean gehienezko esposizio-maila %0,002koa litzateke.
Bestetik, prebentzio neurri gehiago ere arautuko dituzte. Langileak kontratatzen dituzten eraikuntza arloko enpresek neurriak hartu beharko dituzte, eraberritu edo bota behar dituzten eraikinetan amiantoa ote dagoen jakiteko, eta mineralarekin kontaktua duten langileek babeserako ekipamendu pertsonal bereziagoa eraman beharko dute.
Europar Batasunean laneko minbizien %78ak zerikusi zuzena du amianto zuntzak arnastearekin
Esposizio maila segururik ez
Europa Press agentziak azaldu duen bezala, Europar Batasuneko erakundeek onartu dute ez dagoela amianto edo asbestoarekiko esposizio maila-segururik; horregatik, zuzentaraua aldian-aldian berrituko da.
"Aireak garraiaturiko asbesto zuntzak arnasten badira, biriketako minbizia eta antzeko gaixotasun larriak sortu ditzakete, eta lehenengo sintomak ez dira agertzen hamarkadak pasa arte", dio Europako Kontseiluaren oharrak.
Arriskuan dauden langileen kopurua gorantz
Bruselak berriki egindako ikerketa baten arabera, EBn laneko minbizien %78ak zerikusi zuzena du amianto zuntzak arnastearekin, eta 4,1 eta 7,3 milioi langile artean daude amiantoarekin kontaktuan izateko arriskuan –horietatik 7 milioi eraikuntza arlokoak lirateke–.
Gainera, efizientzia energetikorako europar planek bultzatuta egiten ari diren eraikinen eraberritzeek are gehiago handituko dute kontaktu hori, hainbat kalkuluren arabera 2031 arte %4 handituko da amiantoarekiko esposizio arriskuan dauden langileek kopurua.
Objektu arriskutsuak identifikatzea, komuna egokitzea eta errutina bat adostea dira, besteak beste, Lares Nafarroa elkarteak zaharren ongizatea eta autonomia sustatzeko proposatzen dituen zenbait aholku.
Hilabeteetako aldarrikapena izan da, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua bertan behera geratu zenetik Donostiara joan behar izan baitute Bidasoaldeko familiek, eta Donostiako zerbitzua gainezka zegoela salatu dute behin baino gehiagotan.
Urteak daramatzate salatzen administrazio publikoak “albo batera begiratu beharrean” tratamendu “integrala” eman beharko lukeela.
Uda sasoian hamalau egunetan baino ez dute medikurik izan herrian, “inoiz baino jende gehiago” biltzen den egunetan, hain zuzen. Osakidetza “gainbeheran” dagoela salatu du udalak, eta herritarrak mobilizatzera deitu ditu.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Aintzane Mariezcurrena Afan elkarteko psikologoak nabarmendu du “oso garrantzitsua” dela txikitatik alzheimerrari loturako zalantzak argitzea eta gaiaz hitz egitea, haurrek beldurrik izan ez dezaten.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Nafarroako Osasun Departamentuak iragarri du ospitaleko solairu gehienak klimatizatuko dituztela 2026 amaierarako. ARGIAk elkarrizketaturiko bi erizain laguntzaileek nabarmendu dute premiazkoa dela banako gelak, komun irisgarriak eta aire girotua izatea.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.
Abuztuan chikungunya infekzio kasu bat atzeman dute Hendaian. Bero boladek, tenperaturaren igoerak eta eremu tropikaletara egindako bidaiek areagotu dituzte kasuak.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.