Europako polizia infiltratuak koordinatzen ditu talde batek

  • Alemaniako parlamentuaren dokumentu ofizial batek baieztatzen du Europako Kooperazio Taldearen (ECG ingelesezko sigletan) ezkutuko jardueren existentzia. Talde horrek Europa guztiko polizia infiltratuen jarduerak koordinatzen ditu.


2015eko martxoaren 17an - 17:21
"Lily" Mark Kennedyren ondoan. (Argazkia: La Directa).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Dokumentu horiek baieztatu dute Mark Kennedy mugimendu sozialetan infiltratutako poliziaren lana. Alemaniako Gobernuak onartu du Kennedyren egitekoak talde horrek finkatzen zituela. Azken bilkura 2014eko maiatzean izan zen Errumanian eta Europar Batasuneko 22 seguritate ordezkaritza ofizial izan ziren bertan, Espainiako Polizia Nazionala eta Frantziako Ikerketa Kriminalen Departamentua, besteak beste. Batasunean ez dauden Mazedoniako, Suitzako, Turkiako, Errusiako, Albaniako eta Norvegiako ordezkaritzak ere izan ziren.

Mark Kennedyren kasuaren inguruan idatzi zuen Pello Zubiriak ARGIAn 2011n.

Giza Eskubideen urraketengatik salatua

Kennedy bezalako hainbat infiltratu salatu dituzte zortzi emakumek Giza Eskubideen urraketa larriengatik. Agenteek harreman sentimentalak izan zituzten hainbat ekintzailerekin informazioa ateratzeko asmoz eta La Directak Kennedyren bikotea izan zen ekintzaile britainiarra elkarrizketatu du “Lily” ezizenpean. Martxoan GPS bat aurkitu zuen emakume horrek bere autoan.

“Gai askotan murgilduta zegoen: antifaxismoa, ekologismoa, antiglobalizazioa…” azaldu du Lilyk. Mugimendu sozialetan hamazazpi urte daramatza eta urteetan zehar gertutik jarraitua izan dela dio: “Sei polizia infiltratu ezagutu ditut eta horietako batekin bizi izan naiz”. Lotura honetan irakur daiteke nola funtzionatzen duten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
2025eko abenduaren 4
Berriketa gutxi
Poltsa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!