Hasi dira Europako Hauteskundeak Erresuma Batuan eta Herbehereetan

  • Europar Batasuneko hauteskundeei ostegunean eman zaie hasiera. Erresuma Batuko eta Herbehereetako herritarrak izan dira bozkatzen lehenak.


2014ko maiatzaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Londresko Hackney auzoan herritarrak boza ematen. (Argazkia: Ise)

Aurreikuspenen arabera, alderdi “euroeszeptikoek” emaitza onak lortuko dituzte bi herrialdeetan.

Erresuma Batuan egindako galdeketen arabera, Nigel Farageren UKIP eskuin muturreko alderdiak eskuratuko du ordezkaritza zabalena, botoen %30 eta 24 eserlekurekin. Laboristek eta Toryek 22 eta 16 eserleku, hurrenez hurren, eskuratuko dituztela iragarri dute  zenbait politologok.

Herbehereetan berriz, Geert Wildersen PVV alderdi xenofoboa bigarren indar nagusitzat jo dute inkestek, Democraten 66 alderdi liberalaren atzetik. %14ko babesarekin Europako Parlamentuan lau eserleku eskuratuko dituela aurreikusi dute zenbait adituk, orain arte baino bi gehiago.

Ostiralean Irlanda eta Txekiar Errepublikako herritarrei egokituko zaie boza ematea, larunbatean Letonia, Malta eta Eslovakian bozkatuko dute, eta gainerako 21 herrialdeetan igandean egingo dira hauteskundeak.

Hogeita zortzi herrialdetako ia 400 milioi herritar daude botoa ematera deituta, baina abstentzio zabala espero dute analista politikoek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Europako Hauteskundeak 2014
UPyD eta EAJ talde berean ariko dira Europako Parlamentuan

Europarako Liberal eta Demokraten Aliantzak (ALDE) UPyD alderdia onartu du, talde berean dauden EAJ eta CDCren kontrako botoekin. Trukean, autogobernuari buruzko azpitaldea sortzea onartu du ALDEk.


2014-06-09 | Judith Perez
Syriza: “Euroeszeptikoak boterean daudenak dira”

Europako hauteskundeen ostean Syriza, Greziako ezkerreko koalizioa, herrialdeko lehen indar politikoa bihurtu da. Kostas Isychosek, alderdiaren kanpo politikaren arduradunak, “politika alternatiboentzako itxaropen boto” gisa deskribatu ditu emaitzak, Marta... [+]


2014-05-29 | Ane Lusarreta
Podemosen arrakastaren lau gako

Eduardo Muriel kazetariak Podemosek Europako hauteskundeetan izan duen arrakasta aztertu du La Marea hedabidean.


Ultraeskuinaren itzala Europako hemiziklo nagusian

Alderdi ultraeskuindar eta populistak indar handiz sartu dira euroganberan.Frantzian Fronte Nazionalak panorama politikoa astindu du, eta Espainian bipartidismoak galera itzela izan du.


Eguneraketa berriak daude