Ursula Von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak Europa berrarmatu plana aurkeztu du, kontinentea "erresilientea eta segurua" bihurtzea xede duena. Bost zati ditu planak, eta estatu kideek 150.000 milioi euro jasoko dituzte mailegutan. Arau fiskalak moldatuko dituzte, gastu militarra ez dadin kontutan hartu estatuen defizita, eta hortaz gastu sabaia, kalkulatzeko orduan.
"Armatzeko garai batean gaude. Europaren unea da, eta aurrerapauso bat emateko prest gaude", adierazi du Von der Leyenek Europaren gaitasun militarra areagotzea xede duen Europa berrarmatu plana aurkezteko agerraldian. Bost zati ditu planak, eta Europako Batzordeko presidenteak aurreratu duenez, planak duen "tresna" bati esker mailegutan 150.000 milioi euro eman ahal izango dizkie estatu kideei. Inbertsio publiko eta pribatua batuz 800.000 milioi euro lortu nahi ditu Von der Leyenek armagintza industriarako.
"Hobeto eta elkarrekin gastatzea da kontua", adierazi du Von der Leyenek. Azaldu duenez, estatu kideek ekipamendu militarra elkarrekin erosteak gastuak "gutxituko" ditu eta material militarraren "zatikatzea" murriztu: "Estatuek aukera gehiago izango dituzte eremu horretan elkarlanean aritzeko, eta, noski, horrek Europar Batasunaren defentsa industria sendotuko du". Dena den, hori ez da berria, urtarrileko Armagintza moldatu gizartea eraldatzeko LARRUN monografikoan jaso genuenez: "Iraganean Europak arma ia guztiak AEBei erosten zizkion. 2024an Europako Defentsa Estrategia Industriala aurkeztu zuen Europako Batzordeak. Estrategia berriak baldintza bezala ezarri du EBko gastu militarraren %50a behintzat bertako herrialdeetako industrian egitea, gutxienik hiru herrialderen parte hartzearekin. Europako armagintza industria garatzea estrategikotzat jo du EBk, eta dirua eta bestelako erraztasunak ez dira faltako".
Defizit kalkuluetatik at geldituko da inbertsio militarra
Von der Leyenek agerraldian proposatu dituen neurrien artean, gastu militarra defizit mugetatik kanpo uztea ere badago. Proposamen hau ere ez da berria, urteak dira lehen aldiz proposatu zenetik, baina orain arte ez da onartua zian. Proposamenak aurrera egitekotan, estatu kide bakoitzaren defizita kalkulatzerakoan gastu militarra ez da kontuan hartuko. Horrek inbertsio militarra EBko herrialdeek dituzten defizit mugetatik, hau da gastu sabaitik, kanpo jartzea ekarriko luke, osasun, hezkuntza edo pentsio arloko gastuak ez bezala. Europako Batzordeko presidentearen arabera, estatu kideen defentsa "nabarmen igotzea" lagunduko du neurriak.
Ukrainara arma gehiago
Ukraina izan du hizpide Europako Batzordeko presidenteak agerraldian, Europa berrarmatu planak Ukrainara bideratutako laguntza "masiboki" areagotzea ahalbidetuko baitu: "Estatu kideek Ukrainari ematen dioten laguntza handitu dezakete, beraz, Ukrainarako berehalako ekipamendu militarra egongo da".
Europako Batzordeko estatu kideetako gobernuburuak eta estatuburuak ostegunean bilduko dira Bruselasen, ezohiko bilera batean. Von der Leyenek proposatutako neurrien eta Europaren defentsa gaitasunak handitzeko moduen inguruan hitz egingo dute bertan.
2001etik 2019ra Kongoko Errepublika Demokratikoan agindu zuen Joseph Kabilak, eta orain "traizioa" eta "gerra krimenak" egotzi dizkiote M23 gerrilla errebeldearen adar politikoa antolatzeagatik, eta atxilotzeko agindu dute. Laurent-Desiré Kabila... [+]
Guardia Zibilak "jardunaldi irekiak" antolatu ditu irailaren 27an Bilboko Ramon de la Sota moilan, Karola garabi ezagunaren ondoan, eta armak eta ibilgailuak erakutsiko dituzte, besteak beste. Naiz-ek argitaratu duenez, erakustaldia egiteko Bilboko Udalaren baimena dauka... [+]
François Bayrouk dimisioa eman eta ordu gutxitara izendatu du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak ordezkoa: Sébastien Lecornu izango da lehen ministro berria, aurretik Defentsa ministro izandakoa eta Macronen oso gertukoa. Oposizioa haserre mintzatu da, ezker zein... [+]
Abuztu honetan polemika berri bat piztu digute, beste behin, belarrondokoa ematea baino larriagoa izan dena. Azken hamabost urte baino gehiagoan, Glen Cree ekimenetik hasi, Estatu bortxaren biktimei aitortza legala emateko mekanismoen sorreratik segitu eta herri honetan ireki... [+]
Europako azken urteetako joerari jarraiki, derrigorrezko zerbitzu militarraren harrabotsa Alemaniara heldu da: SDP Alemaniako Alderdi Sozialdemokrata buru duen Defentsa Ministerioak borondatezko soldadutza ezarriko lukeen lege proiektua onartu du, "beharrezkoa" denean... [+]
Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]
Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]
Danimarkako Gobernuak argudiatu du, azken urteotako aldaketa geopolitikoen aurrean defentsarako baliabide gehiago behar dituela. Errusiak Ukraina inbaditu izana aipatu dute preseski, baita AEBetako Trump presidenteak Groenlandia uhartea kontrolatzeko asmoa iragarri izana ere... [+]
Bilobaren gurasoak atxilotu zituzten eta tortura fisiko eta psikologiko artean bere amak erditu zuen. Gurasoak desagertuta daude oraindik; arrebak haritik tiraka aurkitu du neba, 2009an zabaldu zuen blog baten ondotik.
Hagan ekainaren 25ean NATOk egindako goi-bileran, gastu militarra herrialde bakoitzaren BPGaren %5 izateko konpromisoa hartu dute Aliantza Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide diren estatuek. Horretarako hamar urteko epea izango dute, 2035 arte. Erabaki horrekin, 2014an... [+]
Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.
Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]
Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]